Théophile Gautier

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Théophile Gautier.

Théophile Gautier (Tarbe, Frantzia, 1811 - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1872) frantsesezko idazlea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nervalekin eta Borelekin oso gaztetatik izan zituen harremanak; hasieran koadroak egin zituen, baina azkenik idazten hasi zen, eta Victor Hugoren alde egin zuen Hernani deituriko gatazkan (1830). Hala ere, Albertus (1832) poema luzean eta Les Jeunes-France (1833) ipuin-bilduman erromantikoekiko askatasun osoa erakusten du. Mademoiselle de Maupin (1836) eleberriaren sarreran edertasun soila hartu zuen helburu nagusitzat.

Les Grotesques (1844) saiakera-liburuan Luis XIII.a Frantziakoaren garaia goraipatu zuen, eta Le Capitaine Fracasse (1863) eleberrian garai bera deskribatu zuen; Arria Marcella obran (1856) antzinako Ponpeiako bizitza agertzen du; Roman de la momie (1858) liburuan Antzinako Egipto; eta Le Spirite (1866) obran goi-izaerazko ideala azaltzen du. Kontakizun laburretan alderdi fantastikoa lantzen du, Hoffmannen ildotik. Horren adierazgarri garbiena: Avatar (1856) izeneko ipuina. Bere zenbait poema (1845, España) edo musika bihurtu zituen (1852, Émaux et Camées). Poesia parnasianoaren aitzindari izan zen; Baudelairek ere maisutzat hartzen zuen. Ospe handikoak dira Gautierren bidaia-liburuak, Voyage en Espagne (1845) esaterako. Euskal Herrian ere ibili zen, eta liburu hartan deskribatzen du bere ikuspegi berezia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théophile Gautier Aldatu lotura Wikidatan