Musika espresionista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnold Schönberg, mugimendu espresionista musikalaren ordezkari nabarmenena.

Musika espresionista 1905 eta 1933 bitartean Alemanian eta Europa erdialdean garatutako literatura-mugimendu espresionistaren adierazpen musikala da. Arnold Schönberg —margolaria ere bazena—, Alban Berg eta Anton Webern izan ziren autore nagusiak.[1] Azken hauekDer blaue reiter taldeari lotuta daude.[2]

Ziurrenik, terminoa 1918an erabili zen lehen aldiz Schoenbergen musikari buruz hitz eginez; izan ere, Vasili Kandinski margolariak bere artelanetan egin bezala, bere musikan sentimendu indartsuak transmititzeko "edertasun-forma tradizionalak" saihestu zituen.[3] Theodor Adornok musikaren mugimendu espresionista musika tradizionaleko ohiko elementu guztiak, zurrun formulatutako guztia, ezabatzeko ikerketa gisa interpretatzen du. Hori "oihu baten literatura-idealaren" antzekoa dela dio. Halaber, Adornok uste du musika espresionistak "ilusiorik, mozorrorik edo eufemismorik gabeko sentimendu subjektiboaren egiazkotasuna" bilatzen duela. Inkontzienteak kezkatzen duela ere aipatzen du, eta esaten du "beldurraren irudikapena musika espresionistaren erdian dagoela", disonantzia nagusi dela, eta, beraz, "artearen elementu harmonikoa eta baiezkoa baztertu egiten dela".[4] Musika espresionistak, beraz, musika inpresionistarekin lotutako kalitate piktoriko eta sentsualak baztertuko lituzke. Horren ordez, bere izaera musikal hutsaz ohartzen ahaleginduko litzateke.[5]

Musika espresionistak, askotan, disonantzia-maila handia izaten du, baita dinamiken muturreko kontrasteak, testura-aldaketa etengabeak, melodia eta harmonia "distortsionatuak" eta jauzi handiko angelu-melodiak.[6]

Hiru musika-espresionismo mota daude: tonala, atonala eta seriala.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]