Mycobacterium vaccae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycobacterium vaccae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaActinomycetota
KlaseaActinomycetes
OrdenaMycobacteriales
FamiliaMycobacteriaceae
GeneroaMycobacterium
Espeziea Mycobacterium vaccae
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Mycobacterium vaccae Mycobacterium generoko bakterioa da, lurzoruan bizi dena eta behi baten simaurretik estreinakoz isolatu zena (hortik bere izena) [1]. Beste Mycobacterium batzuen aldean, Mycobacterium vaccae azkarrago hazten da laborategiko hazkuntza-inguruneetan [2]. Ez da giza patogenoa.

Bakterio hau tuberkulosiaren bakterioaren (Mycobacterium tuberculosis) genero berekoa da. Horregatik, ikerlari batzuek Mycobacterium vaccae erabili zuten, txerto modura, tuberkulosiaren sintomak hobetzeko. Antza, txertatutako Mycobacterium vaccaek tuberkulosiaren bakterioaren antzeko antigenoak ditu, eta gaixoaren T linfozitoak aktibatuko lituzke, bakterio patogenoa (Mycobacterium tuberculosis) suntsitzeko. Egindako saio klinikoek, baina, ez dituzte emaitza oso argiak eman, eta sarritan ondorio kontrajarrietara iritsi dira [3] [4] [2].

Hazkuntza-inguruneetan hazten denean Mycobacterium vaccae bi itxura hartzen ditu: kolonia leunak (smooth, ingelesez), eta kolonia zimurrak (rough, ingelesez). Itxura bat edo bestea hartzea tenperaturaren menpe dago. Kolonia leunek T linfozitoek sortzen dituzten zitokinen sintesia oztopatzen dute (hau lagungarria izan liteke gaixotasun autoimmune batzuk kontrolatzeko). Kolonia zimurrek, aldiz, aurkako efektua sortzen dute (zitokinen sintesia areagotu).

Zitokinen eta interleukinen jarduera moteltzen dutenez, hainbat gaitz autoimmuneen tratamenduan Mycobacterium vaccae erabiltzea proposatu da. Laborategiko saguekin egindako esperimentuetan emaitza interesgarriak lortu dira [5]

Ikerketa ugari ere burutzen ari dira Mycobacterium vaccaek gure nerbio-sisteman eragiten dituen aldaketak ezagutzeko. Hainbat ikerketak antidepresibo eta antsiolitiko moduan jarduten duela (neurotransmisore batzuen sintesia areagotzen duelako) proposatzen dute [6] [7] [8] [9]. Beste zientzialari batzuek, aldiz, zuhurtzia eskatu dute ustezko onura hauen aurrean [10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Extremely drug resistant tuberculosis – is there hope for a cure? the UK's National Tuberculosis Charity
  2. a b Robert S Wallis, John L JohnsonMycobacterium vaccae Science Direct
  3. De Bruyn, Guy; Garner, Paul (2003). De Bruyn, Guy (ed.) [De Bruyn, Guy; Garner, Paul (2003). De Bruyn, Guy (ed.) Mycobacterium vaccae immunotherapy for treating tuberculosis]
  4. Yang X-Y, Chen Q-F, Li Y-P, Wu S-M (2011) Mycobacterium vaccae as Adjuvant Therapy to Anti-Tuberculosis Chemotherapy in Never-Treated Tuberculosis Patients: A Meta-Analysis. PLoS ONE 6(9): e23826
  5. JangEun Lee, Matyas Sandor, Erika Heninger, and Zsuzsanna Fabry Mycobacteria-Induced Suppression of Autoimmunity in the Central Nervous System
  6. Paddock, Catharine Soil Bacteria Work In Similar Way To Antidepressants Medical News Today (2007)
  7. Dirt exposure 'boosts happiness' BBC News (2007ko apirilean)
  8. ¿Bacteria que nos hace inteligentes? BBC Ciencia (2010eko maiatzean)
  9. Errekondo, jakoba Lurrarekin zikindu eta garbitu ARGIA (2019ko irailean)
  10. Ibañez, J.j.La “Bacteria de Dios”: Comerse los Organismos del Suelo Incrementan la Inteligencia Humana y Disminuyen la Depresión? (2010eko uztailean)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]