Nachos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nachos edo nachoak gaztaz estalitako triangelu itxurako totopoz (taloaren antzeko frijituak) osatutako mexikar eta tex-mex jaki bat da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakoitzaren gustura sukaldatutako nachoak.

Usadioaren arabera Mexikon dagoen Coahuila estatuko Piedras Negras udalerriko jatetxe batera ixteko orduan estatubatuar militarren emazte batzuk sartu omen ziren, orduan, Ignacio Nacho Anaya ostalariak gelditzen zitzaizkion osagarri gutxi eta modu bixiz plater berri bat zerbitzatu omen zien: totopoak eta gazta.

Plater berri honen ospea areagotuz joan zen eta ondorioz izen gisa bere asmatzailearen ezizena ipini zioten: Nacho. Jendeak plater hura eskatzean, "nachoak nahi ditut" besterik esatea ez zuen. Goxoak, prestatzeko erraza eta bakoitzaren gustura prestatu daiteke, hauek Amerika eta munduko beste hainbat eskualdetan ere ezagunak bilakatu ziren. Halere, gehien jaten den lekua Mexiko eta Texas estatua dira.

Honi maionesa, ketchupa, babarrunak nahiz haragia gehitu dakioke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nachos Aldatu lotura Wikidatan