Talo
Taloa ogi zapal mota bat da, arto irinez egindako orea eta xafla borobilean eskuz zabaldu ondoren, txapan egosten den antzinako euskal jakia.
2009ko maiatzean Errenteria-Oreretan antolatu dute "Euskal Herriko I. Talo Txapelketa", Landare Elkartearen eskutik.
Osagaiak[aldatu]
Prestaketa[aldatu]
Jarri artirina ontzi zabal batean, artirina baztertuz erdian zulo bat egin eta erantsi pixkanaka ur beroa, gatz pittin batekin. Erantsi ura, irinak eskatu bitartean. Landu eskuekin. Busti trapu bat urarekin eta estali orea 30 minutuz.
Atera esku-pilota tamainako bolak eta kolpatu, pixkanaka, ostia biribil eta fin-fina bihurtu arte. Zartatzen bada, lasai: landu gehiago.
Jarri zartagina su bizian. Gorritu taloa alderdi bietatik, tolestu aurretik, ipini bertan txorizo egosia, gazta guria, antxoa gaziak, eztia, txistorra...
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Segurako taloak
- (Euskaraz)Euskal Herriko I. Talo Txapelketa