Naiara Aginako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naiara Aginako

Bizitza
JaiotzaGasteiz1982ko otsailaren 10a (42 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Donostiako Informatika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: naiara-aginako-bengoa

Naiara Aginako Bengoa (Gasteiz, 1982ko otsailaren 10a) Euskal Herriko Unibertsitateko telekomunikazio-ingeniaria eta ikerlaria da.[1][2][3]

EHUko Telekomunikazio-ingeniaritzako titulua lortu zuen 2005ean, eta doktore-titulua 2017an irudiak eta bideoak aztertzeko eta berreskuratzeko metodologiaren gainean ikertuta.[4]

2003tik 2005era, Seinaleen Prozesamendu eta Komunikazio Taldearekin, Elektronika eta Telekomunikazio Sailarekin lankidetzan aritu zen. Ikerketa-proiektuak garatu eta administratu zituen Vicomtech Baliabide Digitalen Sailean, 2005etik 2015era. 2015etik, Donostiako Eskola Politeknikoko eta Donostiako Informatika Fakultateko irakaslea da. Ikertzaile gisa, hainbat argitalpen eta bi patente ditu.[1]

Ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telekomunikazio-ingeniaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2017an doktore-titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean multimedia edukien ulerpen semantikoaren gaiaren inguruan (Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera) Basilio Sierraren eta Julian Florez-en zuzendaritzapean.[5][2]

Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldeko (RSAIT) kidea da.[6][2] Talde horretan biriketako minbizia tratatzeko SBRT irradiazio teknologia berritzailea ikertu zuen 2020an. Gaixoak ohiko tratamenduekin baino erradiazio-dosi handiagoak jasotzen dituenez, pazienteak erradiazio-saio gutxiago behar izaten ditu. Birikietako tumore primarioa duten eta osasun-egoera onean dauden gaixoen ohiko tratamendua kirurgia da. Ebakuntza ezinezkoa denean SBRT teknika da erabilgarria. Hala ere, tratamendua aplika daiteke soilik tumore bakarra dagoenean, txikia denean eta gongoilak erasan gabe daudenean. Tumore bat irradiatzen denean inguruko zelula osasuntsuek ere jasotzen dute irradiazioa baina SBRT teknikarekin zelula kopuru txiki batek baino ez du horrelakorik jasango.

Naiara Aginako Zientzia Kaieran (2021)[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Naiara Aginako» ieeexplore.ieee.org (IEEE) (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  2. a b c «Naiara Aginako Bengoa - Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea» ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  3. a b Zientzia Kaiera. (2021). «Naiara Aginako: “Minbizia tratatzeko SBRT teknikaren doitasuna ohiko tratamenduena baino handiagoa da” #Zientzialari (163)» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
  4. Aginako Bengoa, Naiara. (2017). Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  5. Aginako Bengoa, Naiara. (2017). Multimedia edukien ulerpen semantikorako ekarpen metodologikoak: irudien behe-mailako analisitik bideoen ekintzen sailkapenera. (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).
  6. «Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldea - RSAIT - Transferentzia eta Berrikuntza IETB - UPV/EHU» Transferentzia eta Berrikuntza IETB (Noiz kontsultatua: 2024-01-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]