Basilio Sierra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Basilio Sierra

Bizitza
JaiotzaIgeldo
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Doktoretza
Tesi zuzendariaPedro Larrañaga
Doktorego ikaslea(k)Aitzol Astigarraga Pagoaga
Ana Zelaia Jauregi
Elena Lazkano Ortega
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta informatikaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (2010eko abenduaren 15a -

Inguma: basilio-sierra-araujo

Basilio Sierra Araujo (Igeldo, Donostia) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle katedraduna da Informatika Fakultatean 1995etik, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean.[1]

Informatikan Lizentziatua (1990), Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Masterra eta Informatikan Doktorea (2000).[2] Gaur egun Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa Taldeko (RSAIT) burua da. Bere ikerkuntza arloak robotika, ordenagailu bidezko ikusmena eta ikasketa autonomoa dira bereziki, burutzen duen lana roboten autonomia areagotzeko helburua duelarik.

Bertso zalea eta pala-jokalaria ere bada.

Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik irakasle katedraduna da eta 2022an bere saileko idazkari akademikoaren karguan aritzen da. Hainbat irakasgaitan izan da irakaslea, esaterako, Konputazio-zientzien metodo matematikoak, Matematika diskretua eta Aljebra.

Ikerlaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000n defenditu zuen doktore-tesian Sailkapen gainbegiratua ikertu zuen, Pedro Larrañaga irakaslearen zuzendaritzapean. Sailkapen gainbegiratua datu batzuek duten kategoria bereizten saiatzean datza edo ezaugarri jakin batzuetatik abiatuta objektu edo kasu bati dagokion klasea asmatzea da helburua. Horretarako, erabakitzen duen sailkapen-eredu bat sortzen da. Eredu hori aditu batek zuzenean eman dezake, edo ikasi automatikoki, hainbat kasu adibide dituen datu-base batetik abiatuta, automatikoki ekiteko. Tesian ikaskuntzarako sare bayesiarretan oinarritutako paradigma berri batzuk aurkeztu zituzten. Enpirikoki frogatu zituzten metodo haiek, emaitza onak lortu zituzten medikuntzako edo finantza-munduko datu errealekin.[2]

Itziar Irigoien, Iñigo Mendialdua, Yosu Yurramendi, Elena Lazkano eta Basilio Sierra.

Gaur egun Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) koordinatzen du Elena Lazkano irakaslearekin batera. Talde honek robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du. Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.[3][4]

Beste ikergai hauek ere lantzen ditu: Hurbileneko bizilagunaren algoritmoa, Algoritmo genetikoak, banaketa-algoritmoen zenbatespena, Sare bayesiarrak, Medikuntzako aplikazioak eta Ikasketa automatikoa eta datu-meatzaritza, oro har.

15 doktorego tesi baino gehiago zuzendu ditu.

Ikasketa automatikoa eta Hizkuntzaren prozesamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iñaki Alegria eta Olatz Arregirekin batera zuzendu zuen Ana Zelaiaren tesian lehen urratsak egin zituzten euskararako hizkuntzaren prozesamendua eta Ikasketa automatikoa uztartzeko. Tesiaren izenburu osoa hau izan zen: "Latent semantic indexing eta ikasketa automatikoa hizkuntzaren prozesamenduaren arloan: testu-sailkatzea, hitzen adiera-desanbiguatzea eta korreferentzia-ebaztea svd bidezko dimentsio murrizketa eta multi-sailkatzailea konbinatuz".[5]

Robot bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2013an saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHU-ko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[6]

Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Aitzol Astigarraga informatikari bertsozaleak. Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[7][8][9]

Errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sierra Araujo, Basilio. (2022). «Irakasleak - Doktoregoa» Doktoregoa (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
  2. a b (Gaztelaniaz) Sierra Araujo, Basilio. (2000). «APORTACIONES METODOLOGICAS A LA CLASIFICACION SUPERVISADA» www.educacion.gob.es (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2022-06-25).
  3. Lazkano, Elena. «Publications» ieeexplore.ieee.org (IEEE Explore) (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  4. Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Lazkano Ortega, Elena; Sierra Araujo, Basilio. (2005). «Marisorgin robota» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (208): 28–30. ISSN 2255-4998. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  5. «Tesis / Tesia: Latent semantic indexing eta ikasketa automatikoa… (A. Zelaia, 2016/01/25)» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).
  6. «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  7. «Tesi-oldea ‘uzta-hilean’ // 10 tesis 10, en julio» DIFusio@, EHUko Informatika (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  8. (Gaztelaniaz) Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK // BERTSOBOT: GIZAKI-ROBOT ARTEKO KOMUNIKAZIO ETA ELKARREKINTZARAKO PORTAERAK.. .
  9. Astigarraga, Aitzol. (2017-07-19). Bertsobot: gizaki-robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak. Tesiker, euskarazko tesiak.. Eusko Jaurlaritza eta UEU.[Betiko hautsitako esteka]
  10. Ikastolen Elkartea, Bizkaia. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. Elkarrizketak 2012ko Ibilaldian omendukoekin.. Ikastolen Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  11. Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]