Narrondo (ibaia)
Narrondo | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′32″N 2°15′29″W / 43.2923611°N 2.2581944°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Kosta |
Udalerria | Zumaia |
Bokalea () | Urola |
Narrondo Urola ibaiaren adar bat da, Zumaian harekin bat egiten duena.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Narrondo auzoa baino zertxobait lehenago sortzen da, Zestoako lurretan baina Zumaiarekin mugan. Ibilbide laburra du eta herria mendebaldetik zeharkatu ondoren Urola ibaiarekin bat egiten du, oinezko zubiaren azpian.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsasaldien araberako ur emaria izaten du. Ibaiaren bi ertzetan txalupa ugari ikus daitezke lotuta.
Sarritan Urola ibaiarekin elkartzerakoan aurreneko metrotan bien urak ez dira nahasten eta nabarmena izaten da uraren beraren kolorean.