Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Arjeliako alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Nazio Askapenerako Frontea.

Nazio Askatasunerako Frontea (arabieraz: جبهة التحرير الوطني, Jabhat at-Tahrīr al-Waţanī; frantsesez: Front de Libération Nationale; FLN) Aljeriako alderdi nazionalista da. Aljeriako Parti du Peuple Algérien (PPA) erakundeko gidarien arteko borroken ondorioz sortu zen. Borroka armatua hasiz bukatuko zirela PPAko gidarien arteko ezin konponduak, eta erakunde horretako Organisation Spéciale (OS) taldeko hogeita hiru buruzagik ekintza armatuak egiten hastea erabaki zuten, eta hala sortu zen FLNa.

Zazpi urteko gerraren ondoren eta Eviango Hitzarmenean hartutako erabakien arabera 1962ko uztailean egin zen hautaketan Aljeriako herriak burujabetasunaren alde ebaki zuen auzia; irailaren 20an FLNko Biltzar Nagusiak Nazio Legebiltzarrerako kideak aukeratu zituen, eta horiek Ben Bella izendatu zuten gobernuburu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazio Askatasunerako Frontea (Aljeria) Aldatu lotura Wikidatan


Politika
Politika
Artikulu hau Aljeriako Politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.