Nikolái Giaúrov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nikolái Giaúrov (bulgarieraz: Николай Гяуров; Velingrad, 1929ko irailaren 13a - Modena, 2004ko ekainaren 2a) bulgariar opera-abeslaria, baxua. Kantu-ikasketak Sofiako Kontserbatorioan egin ondoren, San Petersburgon eta Moskun aritu zen. Debuta Bulgariako hiriburuan egin zuen, 1955ean, Rossiniren Sevillako Bizargina lanean. Urte horretan bertan Parisko nazioarteko kantu-lehiaketa irabazi zuen. Sari horren ondoren Vienako Operan eta Moskukoan (1957), Milango Scalan (1959), Londresko Covent Gardenen (1962), New Yorkeko Metropolitan Operan eta Salzburgoko Jaialdian (1956) abestu zuen. Italiako errepertorio lirikoko paperak (Rossini, Verdi), eta aldi berean, Mozarten operak eta Moussorgskiren Boris Godunov kantatu zituen. Tinbre indartsua eta gozoa zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]