La Scala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Scala
Milano-scalanotte e.jpg
Gauez ikusita
Udalerria Milan
Herrialdea  Italia
Koordenatuak 45°28′4″N 9°11′19″E / 45.46778°N 9.18861°E / 45.46778; 9.18861Koordenatuak: 45°28′4″N 9°11′19″E / 45.46778°N 9.18861°E / 45.46778; 9.18861
Garaia 1778
La Scala non dagoen adierazten duen Milan-ko/-go/-eko mapa
La Scala
www.teatroallascala.org

La Scala antzokia (italieraz: Teatro alla Scala) munduko opera antzokirik ospetsuenetako bat da, Milanen (Italia) kokatutakoa.

Antzokiaren denboraldia, ohi, abenduak 7an asten da, San Ambrosio egunean, Milango santu patroia dena. Funtzio guztiek, gauerdia baino lehenago amaitu behar dute, eta operarik luzeenek, goizago hasi behar dute.

Antzoki handi honetako orkestra sinfonikoaren zuzendaririk handienen artean, Arturo Toscanini, Gianandrea Gavazzeni, Claudio Abbado, Georges Prêtre, Riccardo Muti eta Daniel Borenboim dira aipagarrienetako batzuk.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eraikinetan kokatua egon da. Sute batek suntsitu zuen lehena, Teatro Ducale zaharra, 1776ko otsailak 25ean, haratuste gala baten ondoren. Antzokiko palkoetako laurogeitamar jabeek, Fernando I.a Austriakoa artxidukeari, antzoki berri bat, eta antzoki hau eraikitzen zen bitartean behin-behineko beste bat eraikitzeko eskatu zioten.

Giuseppe Piermarini arkitekto neoklasikoak, Firmian kondeak (gobernari austriar bat) arbuiatu zuen hasierako diseinu bat egin zuen. Bigarren plan bat, Maria Teresa I.a Austriakoak onartu zuen 1776an.

Antzoki berria, aurretik, Santa Maria alla Scala eliza egon zen tokian eraiki zen, eliza honek, antzokiari izena eman ziolarik. Eliza, desagaratua eta eraitsia izan zen, eta, bi urteko epe batean, Pietro Marlianik, Pietro Nosettik eta Antonio eta Giuseppe Fek, eraikin berria eraikitzen amaitu zuten. 1778ko abuztuak 3an inauguratu zen, Nuovo Regio Ducal Teatro alla Scala izenarekin, eta bertan estreinaturiko lehen opera, Antonio Salieri konposatzaile italiarraren L'Europa riconosciuta izan zelarik.

Garai hartako beste hainbat antzoki bezala, La Scala, kasinoa ere izan zen.

Jatorrizko egitura, 1907an berritu zen, egungo diseinura aldatu zenean. 1943an, Bigarren Mundu Gerran, bonbaketek, eraikina larriki kaltetu zuten. 1946ko maiatzak 11n berreraikia eta berrestreinatua izan zen, Arturo Toscaninik zuzendutako kontzertu gogoangarri batekin.

La Scalan, opera ospetsu ugari estreinatu ziren, eta oso harreman berezia izan zuen Giuseppe Verdirekin. Hala ere, urte askoan zehar, konposatzaileak, ez zuen han antzeztu bere lanetako bat ere, Verdik, orkestrari, bere musika aldatu izana leporatu baitzion.

Gaur egun, eraikinak, bertara foyerretik sartzen den museo bat du, La Scala Museoa, operarekin lotutako, margolan, zirriborro, estatua eta beste dokumentu batzuk osatutako bilduma bikain batekin.

Antzokia, 2002ko urtarrilak 19a eta 2004ko azaroa bitartean itxi zen, zaharberritua izateko. Oraingo honetan, proiektua, Mario Botta arkitektoak diseinatu zuen. Tarte honetan, konpainia, Teatro degli Arcimboldira joan zen. Zaharberritzea, eztabaidatua izan zen, antzokia mantentzearen alde zeudenek, xehetasun historikoak galduko ote ziren beldur baitziren. Erabakirik eztabaidatuena, eskenategiaren atzealdeko gune osoa botatzea izan zen, zerbitzugune moderno eta funtzional bat sortzeko, munduko antzokirik garrantzitsuenetako baten duina, argudiatu zen bezala. Aldiz, antzokiaren gelaren berregituraketa gidatu duen filosofia, La Scalari, jatorrizko dizdira itzultzea eta ondorengo aldaketa guztiak ezabatzea izan da. Jatorrizko haitzurdina ezkutatzen zuten tapiz eta margoak ezabatu dira, eta, posible izanda, garrantzi historikoko palchi batzuen XVIII. mendeko apaindurak berreskuratu dira, barcaccia del virrey deritzona kasu, urdin argi kolore miragarrikoa. Konpainia, soinuaren kalitatearekin eta egiturako hobekuntzekin pozik geratu zela uste da. Eskenategiaren atzealdeari gehitu zaion gunean, eszenografia gehiago gorde ahal izango dira. Postuak, libretoa ingelesez, frantsesez edo italieraz aurkezten den monitoreekin hornituak izan dira.

Berrirekitze honetarako, antzokia lehen aldiz ireki zenean erabili zen opera bera aukeratu zen, Salieriren L'Europa riconosciuta, alegia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Scala Aldatu lotura Wikidatan