Nkeiruka Jezekh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nkeiruka Jezekh

Bizitza
JaiotzaMosku1983ko urriaren 17a (40 urte)
Herrialdea Errusia
Hezkuntza
HeziketaMoscow Aviation Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakcurling jokalaria
EntrenatzaileaOlga Andrianova (en) Itzuli
Pisua75 kilogramo
Altuera178 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: nkeiruka-ezekh Edit the value on Wikidata

Nkeiruka (Kira) Khilarievna Jezekh[1] (errusieraz: Нкеирука (Кира) Хилариевна Езех; Mosku, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1983ko urriaren 17a) errusiar curling jokalaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moskun jaio zen. Haren aitak, Hilary Ezeh nigeriarrak, Moskuko Estatu Unibertsitatean ikasi zuen. 1985ean graduatu ondoren, Nigeriara itzuli zen. Ama, Elvira, txuvaxa da. Nkeiruka izenak «itxaropena» esan nahi du. Eguneroko bizitzan Kira deitzen diote[2].

14 urte zituela, curlingean jokatzen hasi zen, eta bi urte beranduago Errusiako txapeldun izan zen lehen aldiz. Guztira, Errusiako emakumezkoen txapelketa 16 aldiz irabazi zuen Moskvitx klubeko hainbat taldetan[3].

2010eko uztailaren 16an, Errusiako Kirol Maisu Ohorezko titulua eman zioten[4].

2014ko Emakumeen Munduko Curling Txapelketan, Jezekhek eta taldekideek brontzezko domina irabazi zuten. Emakumezkoen munduko curling txapelketaren historian Errusiako lehen domina izan zen[5].

Ondoren, taldeak brontzezko domina irabazi zuen 2015eko eta 2016ko Emakumeen Munduko Curling Txapelketetan, eta urrezko domina 2015eko Europako Curling Txapelketan[6]. 2017ko Munduko Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen[7].

Lau aldiz Errusia ordezkatu zuen Neguko Olinpiar Jokoetan (2002, 2006, 2010 eta 2014an).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  2. (Errusieraz) Сребницкая, Д. «Нкеирука Езех: По зову крови болею за кенийцев» Советский спорт 2001-12-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-06-05) (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  3. (Errusieraz) «История кёрлинга в России» Кёрлинг в России jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-03-01) (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  4. (Errusieraz) «О присвоении почетного спортивного звания "Заслуженный мастер спорта России"» Министерство спорта Российской Федерации 2010-07-16 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-06-30) (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  5. (Ingelesez) Holder, Gord. «Russia wins world curling bronze» Ottawa Citizen 2014-03-24 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  6. (Ingelesez) «Russia topples Canada to win 2016 Ford Worlds bronze» Curling Canada 2016-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).
  7. (Ingelesez) Brazeau, Jonathan. «8 Ends: Homan simply dominant in historic run to world title» SportsNet 2017-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]