Noemí Galera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Noemí Galera

Bizitza
JaiotzaBartzelona1967ko otsailaren 2a (57 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraktelebista-ekoizlea eta casting zuzendaria
Enplegatzailea(k)Gestmusic

IMDB: nm1402149 Twitter: NoemiGaleraN Instagram: noegalera Edit the value on Wikidata

Noemí Galera Nebot (Bartzelona, Katalunia, 1967ko otsailaren 2a)[1] telebistako produktorea da eta Gestmusic Endemoleko casting-eko zuzendaria. Operación Triunforen zuzendaria izan da. Horrez gain, hainbat talentshow-eko epaimahaikidea da.[2]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noemí Galera musikaren munduarekin lotuta dago gaztetatik. Gestmusic Endemoleko casting-zuzendaria da, eta Operación Triunforen edizioetako kastinak zuzendu ditu (zuzendariordetza-lanak ere egin zituen, eta zenbait ediziotan ere hartu zuen parte saioko epaimahaikide gisa). Beste hainbat saiotako epaimahakide ere izan da, adibidez, Eurojunior eta ¡Tu gran día!, TVErako, Lluvia de estrellas Antena 3erako, Allá tú Telecincorako, Amor a primera vista TV3rako eta Top GHamers Academy Neoxerako.

Gainera, hainbat programa zuzendu ditu: Un siglo de canciones, 2000 canciones eta Nuestro canciones Canal 9rako, 100 anys de cançons TV3 eta Tu gran día TVErako, besteak beste.[3]

Honako espazio hauek ere zuzendu ditu, denak TVErako: Todos con Ramón: Operación Eurovisión; Vicente, Ramón, Miguel eta Davinia: Operación Eurovisión; La historia: Destino Eurovisión; Generación OT; Operación Eurov-2003; Ainhoa Cantapiedra y amigos; Carrasco y amigos eta Beth y amigos.

2005, 2006, 2008, 2009 eta 2011ko Operación Triunfoko epaimahaikide izan zen, baita Operación Tony Manero eta Tú sí que vales saioetan ere.

2013. urtean, El número uno saioan parte hartu zuen casting-zuzendari gisa, eta saio horretako lehiakideentzako abestiak hautatu zituen.[4]

2014. urtean, berriro hasi zen epaimahaikide ¡Mira quién baila! saioan La 1 kateko bederatzigarren edizioko dantzarien emanaldiak ebaluatuz. Epaimahaikideak Ángel Corella, Norma Duval eta Miguel Ángel Rodríguez (El Sevilla) izan ziren.[5]

2016ko urriaren 16tik 2016ko urriaren 31ra Operación Triunforen lehen edizioko lehiakideen OT: El reencuentro aurkeztu zuen Manu Guix-ekin batera.[6]

2017. urteko martxotik aurrera Tu cara no me suena todavía saioko castingaren buru jarri zen, Tu cara me suena saioko anonimoen bertsioa, Antena 3n.[7]

Bere arloan irizpide handia duen profesionaltzat jotzen da, eta Operación Triunfo saioaren edizio berriko cástinen etapa osoa zuzendu zuen zenbait hilabetez, eta lehiakide berriak hautatu zituen. 2017ko uztailaren 18an jakitera eman zen Operación Triunfo akademiako zuzendari berria izango zela, urriaren amaieratik aurrera, TVEko La 1ean. Eskolako zuzendari eta irakasle gisa parte hartu zuen Ot 2020an[8]

2019. urtean La mejor canción jamás cantada lehiaketan epaimahaikide izan zen. 2020an, Gestmusic Endemoleko Burradas izeneko saio pilotu bat argitaratu zen YouTuben. Elkarrizketak egiten dira landa-ingurunean, Àngel Llácerrek asto baten gainean aurkeztutako saioa, eta Noemí Galera izan zen gonbidatua.[9]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noemi Arnau Vilà musikari eta konpositorearekin ezkonduta dago 2009az geroztik. Miguel del Arcoren eta Gestmusic Endemolen talent show-en ekoizpenetan kolaboratzailea da, eta bi seme-alaba ditu: Aina (2010) eta Lluc (2012).[10]

Lehenago, 15 urtez egon zen ezkonduta bere bikotekide ohiarekin.[9]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lluvia de estrellas (1995-2007) - Antena 3
  • Operación Triunfo (2001-2004, 2017-2018; 2020) - La 1
  • Eurojunior (2003-2006) - La 1
  • Operación Triunfo (2005-2011; 2023-...) - Telecinco
  • ¡Mira quién baila! (2005-2014) - La 1
  • Allá tú (2008) - Telecinco
  • Operación Tony Manero (2008) - Telecinco
  • Tú sí que vales (2008-2009) - Telecinco
  • Cántame una canción (2010) - Telecinco
  • El número uno (2012-2013) - Antena 3
  • Mi casa es la tuya (2016) - Telecinco
  • OT: El reencuentro (2016) - La 1
  • Tu cara no me suena todavía: Los castings (2017) - Antena 3
  • La mejor canción jamás cantada (2019) - La 1
  • Top Gamers Academy (2020) - Neox
  • Burradas (2020).Gestmusic Endemol-en YouTubeko saio pilotua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]