Norman Dello Joio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Norman Dello Joio (New York, 1913ko urtarrilaren 24a - ibidem, 2008ko uztailaren 24a) estatubatuar musikagilea izan zen. Alemaniar musikagile Paul Hindemithen seme eta ikaslea, harekin egin zituen lehen ikasketak. Geroago, konposizio-eskolak eman zituen Sarah Lawrence Collegen. Musikagile oparoa izan zen, eta joera neoklasikoari jarraitu zion formaren erabilerari dagokionez. Haren obran, oroz gain, abesbatzarako obrak gailentzen dira. Lan nagusiak: harmonika eta ganbera-orkestrarako kontzertua (1942); Song of Affirmation (1992, Lekukoasun-kanta), abesbatza eta orkestrarako; Meditations on Ecclesiastes (1956), harizko orkestrarako (1957ko Pulitzer sariaren irabazlea); eta Evocations (1970, Oroitzapenak), abesbatza eta orkestrarako. Opera-lan batzuk ere idatzi ditu —Blood Moon (1961, Odolezko Ilargia), The Triumph of Joan (Joanen garaipena)—, eta zenbait pieza instrumental ere bai —Diversions (1975), pianorako—. Italiar jatorria agerian uzten duten erreferentziak nabari dira Dello Joioren zenbait lanetan, eta baita maisu izan zuen Paul Hindemith musikagilearen eragina ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]