O'Connell Street

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
O'Connell Street
O'Connell Street from Nelson's Pillar in 1964.jpg
1964ko Dublingo O'Connell Street kaleko ikuspegia.
Udalerria Dublin
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Koordenatuak 53°20′57″N 6°15′35″W / 53.34917°N 6.25972°W / 53.34917; -6.25972Koordenatuak: 53°20′57″N 6°15′35″W / 53.34917°N 6.25972°W / 53.34917; -6.25972
Garaia 1808-1966
O'Connell Street non dagoen adierazten duen Dublin erdiguneko mapa
O'Connell Street

O'Connell Kalea edo O'Connell Street (irlanderaz Sráid Uí Chonaill, antzina Sackville Street deitzen zen) Irlandako Errepublikaren hiriburua den Dublingo etorbide garrantzitsu edo nagusiena da. Europako kale zabalenetakoa ere bada, bere hegoaldeko amaierako zatian 49 metroko zabalera baitu eta iparraldekoan berriz 46 metrokoa, luzeraz 503 metro ditu.

1924. urterarte "Sackville Street" bezala ezagutzen zen, baina urte honetan Dublingo Udalak XIX. mendearen hasierako irlandar abertzalea zen Daniel O'Connellen omenez izena aldatu zion. Azken pertsonaia honen estatua edo irudia kale honetako behekaldean aurki dezakegu, O'Connell Bridge zubiarekin aurrez-aurre.

Beharaba, kale edo etorbide honetako eraikinik ezagunena Dublingo Posta Bulego Nagusia da. Bertan, 1916ko Pazko Matxinadaren gertakari garrantzitsuenak jaso ziren.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: O'Connell Street Aldatu lotura Wikidatan