Okango

Koordenatuak: 43°10′00″N 2°33′28″W / 43.16667°N 2.55778°W / 43.16667; -2.55778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Okango
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBerriz
Administrazioa
Posta kodea
Auzotarraokangar
Geografia
Koordenatuak43°10′00″N 2°33′28″W / 43.16667°N 2.55778°W / 43.16667; -2.55778
Garaiera160 metro
Demografia
Biztanleria156 (2018:  −26)

Okango Berriz udalerriko auzoa da. Udalerriaren ekialdean dago kokaturik Zaldibarrekin mugan eta Aretxua (489 m) mendia eta Murgoitio auzoaren artean dagoen haranean. 2018ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 156 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928an, Primo de Riveraren diktadura garaian, elizaz Zaldibar ziren 14 baserri Berriztik banatu eta Zaldibarrera batzeko ahalegina egin zuten. Banaketa saiakerari aurre egiteko, Berrizko udalekoak banaketa eskatzen zuten basetxeen jabeengana joan ziren, bertan bizi ziren maizterrei banaketaren aurka egiteko eskatuz. Hala, azkenik banaketari ez zen gauzatu, baina Okangoko umeek jarraitu zuten Zaldibarko eskolara joaten, ahalik eta 1935ean Okangon auzo-eskola eraiki zen arte.[1]

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okangoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
182 163 157 149 151 164 161 167 166 168 168 162 155 164 164 167 168 166 156

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoko jaiak Irailaren 29aren hurrengo igandean ospatzen dira.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoa zeharkatzen dute N-634 errepideak eta AP-8 autobideak. Errepideez gain, Euskotrenek kudeatzen duen Bilbo-Donostia burdinbidea ere auzotik igarotzen da.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoan, San Migel baseliza gotikoa dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Okango auzoa bitan zatitzeko puntuan izan zen orain 85 urte - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]