Okroxka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kvasarekin eginiko okroshka
Kefirrarekin eginiko okroshka

Okroxka (errusieraz окрошка) errusiar sukaldaritzan oso ezaguna den zopa hotz bat da. Izena errusierazko "kroshit" hitzetik dator (крошить) (zati txikitan) txikitzea esan nahi duena. Zopa honen bertsio klasikoa barazki gordinen nahasketa bat da (pepinoak, tipulinak, errefauak), patata egosiak, arraultza, urdaiazpikoa kvas edariarekin. Kvasa kefirragatik eta azido zitrikoagatik ere alda daiteke. Okroshka udarako zopa oso egokitzat hartzen da eta freskatzeko jaten da. Jende gehienak zopa honen gainean smetana edo ziape errusiar goilarakada bat jartzea nahiago du (azken hau apur bat mikatza).

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen elaboraziorako osagaiak oso fin txikitzen dira brunoise eran eta kvasarekin nahasten dira bazkalorduan zerbitzatua izan baino lehen. Kvasean txikitutako jakien kopurua esnez bustitako laboreenen parekoa. Honek barazkiei euren testura kraskatsua mantentzea ahalbidetzen die. Osagaiak entsaladilla errusiarrean erabilitakoenen antzekoak dira.