Olaf Stapledon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Olaf Stapledon (Wirral penintsula, Liverpool ondoan, Ingalaterra, 1886ko maiatzaren 10a - Chesire, Ingalaterra, 1950eko irailaren 6a) ingeles eleberrigilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan lanbide anitz ezagutu zituen. Eskola-maisu izateko ikasketak egin zituen. Bakezalea izanik, Lehen Mundu Gerra anbulantzia-zerbitzuan eman zuen. Filosofia eta Psikologia ikasi zituen Liverpooleko Unibertsitatean, baita etika- eta filosofia-obrak argitaratu ere, hala nola A Modern Theory of Ethics (1932, "Etikaren teoria modernoa").

Alabaina, Stapledonen fikziozko obra da ezagunena. 1930ean lehen eleberria argitaratu zuen: Last and First Men ("Azken eta lehen gizakiak"); denbora-espazioari, epopeiari eta zibilizazioei buruzko gogaketa. Zientzia-fikzioaren ildo berekoak dira The Last Men in London (1932, "Londresko azken gizakiak"); Odd John (1935, "John bitxia"); Star Maker (1937, "Izargilea"). Obra horiek ukaezinezko eragina izan dute geroztikako zientzia-fikzioan. Haietan, funtsezko zenbait gai agertzen dira behin eta berriro: komunikazioaren zailtasuna, ulertezintasuna, bakardadea, ni-aren batasun hauskorra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]