Ordoviko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gales aurre-erromatarra

Ordovikoak gaurko Britainia Handian bizi izan zen herri zelta izan zen, Britainiako erromatarren inbasioaren aurretik. Euren eremuak gaur egungo Gales eta Ingalaterran zeuden kokatuak, Silures eta Dezeangli herrien artean. Gnaeus Julio Agrikola gobernadoreak menderatu zituen 77 eta 78. urteen artean.

ordo-wik- izen zeltak ziurrenik mailu hitzarekin harremanen bat izango du. Irlanderaz ord, galesez gordd eta bretainieraz horzh hitzek mailu esan nahi dute.

Erromatar inbasioa nahiko ondo mantendu zuten, euren nagusia zen Caratacusen esku. 50eko hamarkadan Caratacus Siluroen buruzagi ere bilakatu zen eta Erromatarren etsai amorratua. Caer Caradoceko batailaren ostean Caratacus garaitu zuten eta Ordovikoak arazo bat izateari utzi zioten.

70eko hamarkadan Ordovikoak Erromaren aurka matxinatu ziren eta zaldunen eskuaira bat suntsitu zuten. Agricolak erantzun zien eta Tazitoren arabera leinu osoa akatu zuen. Ez da agertzen beste aipamenik erregistro historikoan, baina ziurrenik ez zuen lortu guztiak hiltzea. Galeseko Dinorwig lekuak euren izena eramaten du.

Ordoviziar garai geologikoa euren lurretan aurkitutako arrokengatik du izena.