Ordoviziar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ordoviziar

488.3 Ma-443.7 Ma

[[Irudi:|170px]]

Fanerozoikoa
Paleozoikoa
Kanbriarra
Ordoviziarra
Siluriarra
Devoniarra
Karboniferoa
Permiarra
Mesozoikoa
Triasikoa
Jurasikoa
Kretazeoa
Zenozoikoa
Paleogenoa
Paleozenoa
Eozenoa
Oligozenoa
Neogenoa
Miozenoa
Pliozenoa
Pleistozenoa
Holozenoa
LibertyFormationSlab092313.jpg

Ordoviziarra Paleozoikoko bigarren garaia da, Kanbriarraren ondoren eta Siluriarraren aurretik. Berez bi garai hauen artean zeuden harri batzuen inguruko eztabaidarekin bukatzeko izendatu zuen Charles Lapworthek 1879an. Ofizialki 1906an onartu zuen Geologiako Nazioarteko Kongresuak.

Orain dela 488.3 milioi urte hasi zen eta orain dela 443.7 milioi urte bukatu. Biak extintzio handiekin bat egiten duten garaiak dira.

Ordoviziar garaia zatitzeko honako atalak bereizten dira:

Ordoviziarreko paleogeografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas maila altua izan zen Ordoviziarrean. Tremadoc garaian itsasoaren transgeresioak inoiz egon diren handienak izan ziren. Hegoaldeko kontinente guztiak Gondwana izeneko kontinente bakarrean batu ziren. Kontinente hau ekuatorean hasi zen eta Hego Poloan bukatu zuen bere ibilbidea. Hasiera epela izan zuela uste da Ipar Amerika eta Europan itaso ez oso sakonak zeudelarik. Itsaso hauetan arrezifeak sortu ziren.

Garaiko arroka gehienak sedimentarioak dira baina ez zegoenez oso mendi alturik gehienak kareharriak dira.

Orogeniari dagokionez, Taconiar orogenia dago.

Fauna eta flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika eta Europan itaso ez oso sakonak zeuden. Trilobiteak eta Brakiopodoak nahiko ugariak izan ziren. Briozoak eta koralezko uharriak garai honetan agertu ziren. Molusku barietate ugari agertu ziren: babalbioak, gasteropodoak eta nautiloideoak. Lehenengo landare lurtarrak agertu ziren.


Paleozoiko
Kanbriar Ordoviziar Siluriar Devoniar Karbonifero Permiar


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ordoviziar Aldatu lotura Wikidatan