Otto von Kotzebue
Wikipedia(e)tik
Otto von Kotzebue —errusieraz Отто Евстафьевич Коцебу, Otto Evstaf'evič Kocebu— (Reval —egungo Tallinn—, Estonia, 1787ko abenduaren 30a - Reval, Estonia, 1846ko otsailaren 15a) Errusiar Inperioaren zerbitzura aritu zen alemaniar jatorriko estoniar itsasgizona izan zen.
Biografia[aldatu]
August von Kotzebue idazlearen semea. Japoniarako espedizio bat egin ondoren (1803-1806), munduaren inguruko bidaia bat egin zuen Ozeano Artikoaren eta Ozeano Barearen arteko igarobide bat aurkitu asmoz (1815). Ozeano Barea esploratu zuen 1823-1826. urteetan.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.