Oyo Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oyo Inperioa
Geografia
HiriburuaOyo-Ile (en) Itzuli
7°50′37″N 3°56′10″E
KontinenteaAfrika
Administrazioa
Demografia
ErlijioaJoruba erlijio
Historia
Sorrera data: 1400
Bestelako informazioa

Oyo Inperio edo Erresuma Afrikako estatu zahar bat da, jorubek XV. mendean sortua, egungo Nigerian. Erresuma Dahomeyko erresumak mugatzen zuen mendebaldean, Nupe herriaren agintaritzak iparraldean eta Niger ibaiak ekialdean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresumako hiriburua Oyo hiria zen. Estatuaren arerio handia Dahomeyko Erresuma zen egungo, Beninen, zeina jorubek mende batez menderatzea lortu zuten. Oyo Erreinuak 17. eta 18. mendeen artean izan zuen garai oparoena. Erresuma, batez ere 18. mendean, inplikatu zen esklaboen salerosketan. 19. mendearen hasieran, Oyoko Inperioak beste estatu yoruba asko eta Dahomey menderatzen zituen. Inperioaren bihotza Ogun eta Osun ibaien artean zegoen[1]

1820 inguruan, esklaboen salerosketa ezabatzeak Oyoko Erresumak bere diru-sarrera gehienak galtzea eragin zuen. Desengorkotasun fase batean, Oyoko probintzia ezberdinek independentzia hartu zuten txandaka. Iparraldetik Fula eta Hausa agintaritzek aprobetxatu zuten egoera kaotikoa jihad gerlak antolatzeko yoruben aurka, dominazioa inposatzeko eta Islamera bihurtzeko asmoz[2]. Joruben azken egitura independenteak 1897an amaitu ziren britainiar kolonizazioarekin[3].

Mapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oyo 1625. urte inguruan, Afrikako Mendebaldeko beste egitura politiko batzuen kontestuan:

1625. urtearen inguruano.

Zabalkunde unerik handienean:

1780. urtearen inguruano.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Royaume d'Oyo» artikulutik itzulia izan da, 2021-09-22 data duen 186529420 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-09-22 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]