Azkonar arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unikonta

Azkonar arrunta
Fosilaren garaia: Pliozeno-gaur egun

Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Mustelidae
Generoa: Meles
Espeziea: Meles meles
Linnaeus, 1758
Hedapen mapa

Azkonar arrunta[2] (Meles meles) ugaztun haragijale bat da, mustelidoen familiakoa. Europan bizi da (salbu Eskandinavian, Islandian, Korsikan, Sardinian, Sizilian eta Zipren) eta Asiako eremu handitan. Beste mustelidoen antza du, hala nola, erbinudeak edo ogi-gaztak, igarabak, hudoak eta bisoiak. Hainbat azpiespezie onartzen dira azkonar arrunten artean: Meles meles meles (Mendebaleko Europa), Meles meles marianensis (Iberiar penintsula), Meles meles leptorynchus (Errusia), Meles meles leucurus (Txina eta Tibet), and Meles meles anaguma (Japonia).

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar arrunta aspaldi bizi da gure planetan. Paleontologoen ustez, orain lau milioi urte bazituen gaur egungo ezaugarriak. Urte pilo horietan, badirudi haren hortzeria garatu dela gehien. Hasiera batean soilik jaten zuen haragia, baina, denboraren joanean, hasi zen jaten barazkiak, harrak eta intsektuak. Haren hezurrak agertu dira Eurasiako hainbat aztarnategi paleontologikotan, hala nola Gabasako koban, Huescan, eta Guadix-Bazan, azken hauek holozeno garaikoak.

Nahiz eta zientzialari guztiak ez datozen bat honetan, zenbaitek Iberiar penintsulan kokatzen dute M. meles marianensis azpiespeziea, zeina XIX. mendean Mariano de la Paz Graells naturalistak azaldu baitzuen. Iberian soilik hedatzen da, Pirinioetaraino, eta hor nahastu egiten da M meles meles izenekoarekin, handiagoa eta kolore ilunagokoa bai bizkarrean eta baita aldamenetan ere.

Hotsak dio azkonarrak oso haserrekorrak eta oldarkorrak direla arriskupean daudenean, baina taldekoiak dira, eta 2tik 12ra bitarteko taldetan bizi dira, tartean lau edo sei helduak izaki. Lurpean egiten dute bizitza, eurek egindako azkonar zuloetan, elkarren artean lotuak tunel luzeekin.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar arruntaren burezurra

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90 cm inguru da luze, horietatik 18 bat buztanari dagozkiola, eta 30 cm garai. 15 kg ere pisa dezake. Ilea latza eta distiratsua du, gris kolorekoa, eta burua zuria, bi zerrenda beltzekin. Oso hanka laburrak eta indartsuak ditu, eta horietatik aurrekoak dira garatuenak. Muturra nabarmena du, mugikorra eta gihartsua, eta bereziki egokia lurrean zulatu eta uxar egiteko. Lepoa, berriz, motza eta zabala du.

Ilajea eta larrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilea luzea eta gogorra du bizkarrean, kolore zuri-beltz berezi batekin. Sabela eta hankak, berriz, erabat beltzak. Burua zuria du, bi zerrenda beltzekin, espeziearen ezaugarri, begiak barne, nahiz eta ez den arraroa aurkitzea ale albinorik. Azkonarrari urtero erortzen zaio ilea. Gainera, berau oso berezia delako (ez zurrunegia, ezta hauskorra ere) oso erabilia da egiteko margolarien pintzelak, eskuilak eta, bereziki, bizarra egiteko zurdakiak. Larruari dagokionez, lodia eta sendoa du. Horregatik, Txinako Ipar aldean erabili izan da mantak egiteko.

Zentzumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonarrak oso garatuak ditu usaimena eta entzumena. Aitzitik, ikusmena mugatuagoa du, ohitura baitu gauez ibiltzeko, eta zuloen iluntasunean.

Portaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohitura animalia bat da azkonarra, jeneralean gauez irteten du, eta oso zaila egiten da berau egun argiz ikustea. Katuka igo dezake, nahiz eta horretarako ez oso prestatua egon, eta igari ere, nahiko ondo egin dezake. Lasterka ere nahiko bizkor egin dezake.

Bere burua inguratua ikusiz gero, uluak egiten ditu. Oso jostaria da bere kideekin, gazte nahiz helduak, eta parte hartzen du espezie bereko kideak garbitzen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati-igorgailu bidez egindako jarraipenek agerian utzi dute emeak maizago geratzen direla jaiotako azkonar zuloan. Bertan ar dominante bat egon ohi da, eme dominante bat, eta berauen ondorengo azpikoak.

Jeneralean biko dominanteak izaten ditu umeak, nahiz eta ar dominanteak estali eme guztiak. Hauek ernari gera daitezke, baina jeneralean ez dute osatzen zikloa.

Azkonar taldeak eremu bat izan ohi du, eta bertako kideak oso oldarkorrak izan daitezke beren eremua defenditzeko, batik bat arrak, kanpotik beste azkonar batzuk sartzen direnean. Horrelakoetan, burruka gogorrak izaten dituzte, eta gai dira horietan elkarri zauri larriak egiteko. Talde barruan, ostera, oso arraroak dira burrukak.

Oinatzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar arruntaren oinatzak.

Jeneralean azkonarrak 5 hatz markatzen ditu bere azazkalekin. Aurreko oinatzak izan daitezke 8 x 5 cm, azazkalak barne, eta atzekoak, 7 x 4 cm. Azkonar gazteek oraindik ere ez dute azazkalik markatzen, nahiz eta oinatzak helduen fisonomia bera izan.

Oinez doanean, aurreko oinatza eta atzekoa ia bat datoz, eta horrelakoetan 50 cm inguru egiten du aurrera; arineketan egiten duenean, ostera, atzeko oinatza apur bat aurreratzen da, eta orduan 70-80 cm inguru egiten du aurrera.

Sexu bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estaltzea gertatzen da nagusiki udaberriaren hasieran eta uda amaieran. Estali bitartean, arrak kosk egiten dio emeari lepoan. Kopulazioak iraun dezake 2 eta 90 minutu artean, eta uste izaten da soilik 10 mintututik gorako kopulazioak ernaltzen duela emea.

Azkonarrak inplantatze atzeratua du, hau da, emeak gorde lezake obulu ernaldua hainbat hilabetez. Arrautza edo zigotoren garapena geldiaraz daiteke 10 hilabete, harik eta emeak girorik egokiena bilatzen duen arte, obulua umetokian ezartzeko.

Umedunaldiak irauten du 65 egun, obulu ernaldua umetokian ezartzen denetik. Jaiotza gehienak gertatzen dira otsailean eta martxoan.

Azkonarrak 2 eta 6 ume artean izaten ditu. Umeak izaten dira 12-15 cm luze, buztana kontuan hartu barik, eta ile zuriz estalita daude, salbu buruan, non pigmentu ilun bat daukaten, gerora zerrenda beltzak izango direnak. Hilabete igaro ondoren, begiak irekitzen dituzte. 9-10 aste igarota, kanpora irteten dute.

Edoskitzaroak irauten du hiru bat hilabete. Aldi horretan, amak egonaldi luzeak egiten ditu umeen ondoan. Arrak, berriz, ez die jaramonik egiten. Edoskitzaroa amaitzen denean, gaztetxoak taldean egoten dira gela batean.

Habitata edo berezko ingurunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar arruntaren berezko ingurunea hedatzen da hego-ekialdetik goi mendietaraino. Hala ere, habitat gogokoenak dira paraje menditsuak, nolabaiteko landareria eta larre zabalak dituztenak, bertan aurki baititzakete harrak, intsektuak eta fruituak. Inguruan ganadua ibiltzea ere ontzat jo da espezie honentzat, bereziki abelgorria. Ahaztu barik, jakina, lurra, egokia izan behar baita azkonar zuloak egiteko.

Azkonar zuloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonar zuloaren sarbidea.

Azkonar zulo bat zabal daiteke 50-150 ha.ko eremu batean. Eremu hori markatu ohi dute gorozkiak utzita harrietan edo zuhaixketan, non, gainera, jariatzen dituzte usain gogorreko jariakinak.

Azkonar zulo batek izan ditzake 879 metro tunel, 50 gela eta 178 sarbide. Ikertzaileek uste dute horrelako bat egiteko atera behar direla 70 tona lur, eta behar direla hainbat mende lan. Izan ere, badirudi azkonar zuloak pasatu egiten direla belaunaldiz belaunaldi.

Naturalistek aspalditik aztertu dituzte azkonar zuloak, lur azpiko katedral hauek erabat erakarri baitituzte, eta izendatu egin dituzte bertan aurkitutako gela motak:

  • Gela nagusia. Bizitzeko eta umeak hazteko. Zenbait azkonar zulotan, bat baino gehiago egon daitezke. 3-4 metro garai izan daiteke, eta landareak izan ditzake, koltxoi gisa.
  • Bide nagusiak. Erabiltzen dira gela nagusira iristeko.
  • Haizebideak. Kanpotik aire garbia eramateko zulora. Zutikakoak direnez, berauetatik airea ez ezik, argia ere sar daiteke zuloan.
  • Ihesbideak. Erabiltzen dira azkonar zulotik ihes egiteko arrisku egoeretan edo uholdeak direnean.
  • Komuna. Gela nagusiaren ondoan dago, eta berau erabiltzen da bertakoek kaka egin dezaten.
  • Ohexka edo sehaska. Bigarren mailako gela, eta bertan elkartzen dira azkonar gaztetxoak, amaren zaintza jasotzeko.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonarrek denetik jaten dute apur bat, horregatik orojaletzat jotzen dira. Intsektuak jaten dituzte, batez ere erleak eta eztia (hortik datorkie izena latinetik, Meles, eztia latinez), ornogabeak, ugaztun eta narrasti txikiak, artoa, fruituak eta landareak, albora utzi gabe haratustela.

Britainia Handian eta Ipar Europan jaten dituzte batez ere harrak eta zizareak. Hego Europan, aldiz, azkonarrek jaten dituzte intsektuak, zizareak, fruitua eta laboreak. Oso noizean behin sartzen dira korta edo oilategietan, gizakiaren beldur baitira.

Harrapariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztun handiek, hala nola hartzak, otsoak, katamotzak, azeriak, basakatuak eta katajinetak jan ohi dituzte azkonar ume edo gazteak. Baita harrapari handiek ere, gauekoak edo egunekoak izan.

Azkonarra kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Ameriketako sortzez bertako zenbait herritan, azkonarraren zenbait kualitate birtutetzat jo izan dituzte, bertako mitologian sartzeraino, uste izan baitute izaki bat dela gauak eta egunak bedeinkatua, bere kolore bikoak agertzen duen moduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azkonar arrunt Aldatu lotura Wikidatan