Litosfera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lurraren egitura: litosfera (4)

Litosfera (grezieratik λίθος, líthos, "harri" + σφαίρα, sféra, "esfera") lur solidoko geruzarik azalekoena eta bere zurruntasuna da bere ezaugarririk nabarmenena,plaka litosferikotan banatuta dago:litosfera kontinentala eta litosfera ozeanikoa. Litosferak bi zati ditu: lurrazala eta mantuaren lehenengo 40 kilometroak. Litosfera astenosferaren gainean dago, eta bi geruza horienen arteko elkarreraginaren ondorioz sortezen dira hain ezagunak diren mugimendu tektonikoak.

Lurrazala guztiz zurruna izan arren, plaka tektoniko izeneko puska handietan dago zatitua. Eta plaka horien ertzeetan gertzatzen dira fenomeno geologiko garrantzitsuenak (sumendiak, lurrikarak...).


Plaka litosferikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaken tektonikaren teoriaren arabera, litosfera plaketan osatuta dago, puzzle bat bezala izango balitz. Puzzle honen pieza bakoitza plaka litosferiko bat da. Zortzi plaka garrantzitsu daude, baita ere beste batzuk daude baina hauek ez daukate hainbeste garrantzirik. Beste plaka batzuk daude hedadura txikiago batekin, eta baita mikroplakak eta azpiplakak ere daude. Plakak mugimenduan daude denboran guztian, plaka batzuk beste batzuen kontra, eta horregatik bere ertzak jarduera geologiko handi baten eraginpean daude.

Plaka litosferikoen mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaken mugetan, planetako jarduera sismiko eta bolkanikorik handiena biltzen da. Hor, dortsalak, hobi ozeanikoak, talka kontinentaleko mendikateak, eta transformazio-failak plaka litosferikoak mugatzen dituzte. Kontaktuan dauden plaken mugimenduak aztertuz, ertz desberdinak aurki daitezke, hala nola, dibergenteak, konbergenteak eta faila transformatzaileak edo transformazio-failarenak. Baina ozeanoan gertatzen diren suntsiketak, eraketak eta kontserbazioa kontuta hartuz, mugak eraikitzaileak, suntsitzaileak eta pasiboak dute izena hurrenez hurren.

Dortsal ozeanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alboetatik eragindako teinkadek litosferaren alde hori mehetu eta pitzatu egingo balute bezala, dortsalak haustura handiak sortzen dituzten alboko tentsio handien eraginpean dauden zonak dira. Ditsentzioak, berriz, presioa gutxiarazten du dostralaren azpi aldean, eta ondorioz, astenosferako harri solidoak urtu eta magmak eratzen dira. Magma horiek, konposizio basaltikoa dutenak, ganbara magmatikoa izeneko eskualde batean metatzen dira.

Listosferaren hausturetan barrena, magma ganbara magmatikotik irteten dira eta hor hoztu eta solidotu egiten dira. Magma hori hoztu eta solidotu egiten bada, dikeak eratzen dira, baina magma hondo ozeanikora irteten bada, laba kuxinduak kanporatzen dituen itsaspeko bolkanismo bat sortzen da.

Hausturak eratzea eta gere hauek betetzea, litsofera ozeanikoa dortsalaren alde bietara haztea eragiten du. Dortsaletik urruntzen del ahala, hoztu egiten da eta haren dentsitatea eta sakonera handituz joango da. Dortsaleren forma eta rifta egotea edo ez, prozesu horren abiaduraren menpe dago.

Dortsalaren ezaugarrik aipagarrien artean, hauek aipatzekoak dira: lurrazaleko fokuko lurrikarak (70km-ko sakonera baino handiagoa ez duen hipozentroa), fluxu termiko altua, anomalia grabimetriko negatiboak eta sedimentu gutxi egotea.

Hobi ozeanikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobi ozeanikoak agertzen dira aurkako norantzan higitzen diren bi plaken (kontinental-ozeanikoa edo ozeanikoa-ozeanikoa) artean, aurkako norantzan higitzen dira. Ondorioz, plaka bat bestearen azpitik sartu eta hondoratu egiten da, subdukzioa eratzen, alegia, plaka hori suntsitu eta mantuarekin kontaktuan jarten den arte. Prozezu hori jasaten duten eskualdeek, subdukzio-eskualdeak dira.

Hobi ozeanikoaren azpian, subdukzio-plakak ur eduki lurrazal ozeanikoa eta sedimentuak eramaten ditu arrastaka. Hor, urak harrien urtze tenperatu jaisten du, hau da, anatexia ertatzen da, eta ondorioz, azalera igoaz sumenndi kateak eratzen dituzten magmak sortzen ditu. Magma andesitikoak dira hauek, eta dortsaleko basaltoak baino aberatsuagoak dira silizean.

Jarduera magmatikoak eragindakoa, kako forma du eta hobi ozeanikoarekiko paralelo dago. Hau, arku magmatikoaa izenaz ezagutua da. Plaka ozeanikoa batean sortutako arku magmatikoa, arku irla bat sortuko du, eta plaka kontinentalean sortutako hau, berriz, arku bolkaniko kontinentala.

Beste aldetik, gainean dagoen plaka, defrmazio bortitz baten menpe dago. Subdukzio-plakak hobi ozeanikoan metatutako sedimentuak arrastaka eramaten ditu eta zamalkadura plakaren aurka bultzatzen ditu, goiko plakari itsasten zaion nahaste tektonikoa edo melangea izeneko erabat deformatuta dagoen harri nahaste kaotiko bat sortuz.

Harrien lodieran handitzen den ehinean, presio altuko metamorfismo bat gertatzen da. Honen barruan, bereizgarritzat, eskito urdinak (glaukofana, kolore urdineko anfibola duten harri metamorfikoak) eta eklogitak dituena.

Talka kontinentaleko mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkako norantzan higitzen hari diren bi plaka kontinente bat arrasta daramatenak, talka egitera irits daiteke orogeno edo mendikate bat sortzen. Horrela ertazen den mendikatea, bi plaken arteko muga adieraziko du, bi kontinenteen arteko talkak utzitako marka bat bezala.

Kontinenteak hurbiltzea bien artean dagoen litosfera ozeanikoaren subdukzioaren ondorioa da. Listosfera ozeanikoa erabat suntsitu ondoren, subdukzioa eten egiten da, kontinenteak talka egiten dute eta haien ertzak kakotu egiten dira. Kontinenteen ertzetan metatutako sedimentuak indar handiz konprimatu egiten dira eta baita ere defomatzen dira. Honen emaitza, haustura eta tolestura handiko mendikate bat da. Konpresiao hain da bortitza, ezen hautsitako materialak elkarren gainean pilatzen bitira lodiera handietara iritsi arte (15km edo gehiago).

Sarritan, lurrazal ozeanikoaren zati bat, kontinenteen artean zegoen mantuko harri zati batzuekin batera, gorantz bultzatua izaten da eta material sedimentarioen arten txertatzen da. Obdukzio izena dauka prozezu hau, eta lurrazal ozeanikoko eta mantuko harri eraldatu eta deformatu ugari dituzten kanplexu ofiolitikoengatik ezagutzen da. Harri horiek bi kontinenteen arteko elkartze-zona eta, herron ondorioz, plaken muga adierazten dute.

Talka kontinentaleko eskualdeetan, berriz, ez dira aurkitzen bolkanismorik. Sakonean sortutako magmak barnean sendotzen dira, plutonikoak izenako harri igneo (granitoak...) masa handiak eratuz. Intrusio igneo horien inguruan magmen tenperatura altuek eragindako metamorfismo bat garatzen bada ere, metamorfismo termikoa, alegia, indar orogenikoek sortutako eta eremu zabalei erasaten dien eskualdeko metamorfismoa nagusitzen da.

Talka kontinentaleko eskualdeak ezegonkortasun sismiko handia dute, eta ondorioz, maiz gertatzen dira lurrazaleko eta erdiko sorguneak dituzten lurrikarak, batzuetan intentsitate handikoak, adibidez, Japonen.

Zergatik higitzen dira plaka litosferikoak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaka litosferikoak mugimenduak, antza denez, mantuko materialen dinamikak eragiten ditu.

Astenosferako konbekzio-korronteen hipotesiak astenosferan edo gainerako mantuan onarpen handia izan du plaka litosferikoak lekualdatzeko mekanismotzat konbekzioa proposatu zenetik. Hala erea, zientzialari askok pentsatzen dute konbekzio-korronteak aipatutako higiduran eragina duten prozezuetako bat besterik ez dela.

Datu sismikoak eta tomografia bidezko bere-fluxuaren datuek mantuan konbekzio-motaren bat dagoela adieraztez dute, hain zuzen ere, lurrazaleko bere-fluxua azaltzeko beharrezkoa jotzen den konbekzioa, nekleotik eta mantu sakonetik beroa galtzeko sistema eraginkorra baita.

Mantuan dauden tenperatura desberdinak konbekzio-korronteen kausa izan ahal da. Baina, zerk ergiten diona tenperatura desberdinak izatea hurrengoa da: eskualde batzuk beste batzuk baino beroago egoteko beharrezkoa da bero-iturri bat. Temperatura igotzeak bolumena handitzea dakar eta, ondorioz, materialen trinkotasuna txikiagotu egiten da ingurukoen aldean eta, likido likatsu moduan jokatuz, astiro igotzen hasten dira.

Prozezu kobektiboari hasiera emanez, atmosferan aire-masarekin gertatzen den bezala, harri hotzenek igotzen diren harrien utzitako hutsunea betetzeko joera dute.

Definizio praktikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Praktikan ez da erraza itzultzea interpretazio teoriko hau. Aplikazio ezberdinetan aplikatzen dira gutxi gorabehera:

  • Listofera termikoa. Litosfera eta astenosfea desberdintzen dituen gauzetariko bat da, litosfera eroankortasuna duela eta astenosfera ez. Zientzialari batzuk proposatzen dute litosferaren limitea isoterman aurkitzen dela 600 Â°C-tara, hotik aurrera gero olibinoa plastikoa izaten hasten delako.
  • Listosfera sismikoa. Listosferaren basea S uhinen abiaduraren erredukzio batengatik eta azelerazio betengatik P uhinetan karakterizatzen da. Definizio hau oso erraza da aurkitzea ikerketa sismologikoen bidez.
  • Listosfera elastikoa. Reologiaren ikspegitik, litosfera, astenosferaren gainean flotatzen duen kapa elastikoa da. Isostasia erregionalari esker, litosferak zenbat neurtzen duen jakin dezakegu.

Litosfera termikoa eta sismikoa espesore ekibalenteak dituzte. Orokorrean, litosfera elastikoaren handiagoa de beste biak baino.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Litosfera Aldatu lotura Wikidatan