Palmirako Garaipen Arkua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palmirako Garaipen Arkua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Arkua txikizioa aurretik

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia 23
Kokalekua Siria
Eskualdea2 Siria Asia
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Palmirako Garaipen Arkua Antzinako Erromaren Garaipen arkua izan zen. 1800 urte inguru zituen eta Siriako Palmira aztarnategi arkeologikoan zegoen. UNESCOk 1980an Gizateriaren ondare izendatu zuen, Palmirako antzinako hiriarekin batera. Siriako Gerra Zibila zela eta, 2013ko ekainaren 20an arriskuan zeuden Gizateria Ondarearen zerrendan sartu zuten. 2015earen urrian Estatu Islamikoak txikitu egin zuen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan aurkitutako idazkunen arabera Septimio Severo agindupean eraikia izan zen, II. mendean. Nahiz eta erabat ziurtata ez egon, itxura guztien arabera partiarren aurka Severoren garaipena 190 hamarkadaren amaieran ospatzeko egin zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkua eta pilastrak kontu handiz zizelkatuak zituen. Motiboak Sirian ohikoak diren loreak, palmondoak eta elementu geometrikoak ziren. Ezaugarri berezia bezala bi alboetan itsatsi zizkioten arkuek orientazio desberdin zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Darke, Diana (2010). Syria. Bradt Travel Guides. ISBN 9781841623146.
  • Lawrenson, Brian (2010). Following Marco Polo's Silk Road. Follow Marco Polos Silk Rd 1. ISBN 9781439249420.
  • Millin, Aubin Louis; Noel, François; Warens, Israel (1799). Magasin encyclopédique: ou Journal des sciences, des lettres et des arts.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]