Septimio Severo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Septimio Severo.

Septimio Severo, latinez Lucius Septimius Severus (146ko apirilaren 11 - 211ko otsailaren 4) erromatar enperadorea izan zen 193ko apirilaren 9tik hil zen arte.

Agintea eskuratzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Severo Leptis Magna hirian, Kartagoren ondoan, jaio zen. Haren familia equites mailakoa bazen ere, Marko Aureliok senatari klasekoa bihurtu omen zuen.

190ean kontsul izendatu zuten Severo. Hurrengo urtean, Komodok Panoniako legioen buruan jarri zuen. Pretoriar Goardiak Pertinax hil zuenean, 193an, Panoniako armadek enperadore aldarrikatu zuten. Gauza bera gertatu zen Inperioko hainbat tokitan, baina Severok Erroma lehena hartu zuen.

Siriako legioek, halere, Peszenio Niger jenerala aldarrikatu zuten enperadore, eta Britaniakoek Klodio Albino. Nolanahi ere, 197rako, Severok hautagai guztiak garaituak zituen. Inperio osoa bere esku zeukan.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Severok soldaduen sena zeukan. Loria lorpen militarren bidez eskuratu nahi zuen. Partiarren kontra borrokatu ostean, Mesopotamiaren iparraldea Erromaren menpe bueltatu zen. Borrokan, erromatarrek Ktesifon hiriburua arpilatu zuten, eta biztanleak esklabo bihurtu.

Senatuarekiko harremana ez zen inoiz oso ona izan. Boterea armadaren bidez eskuratu izanak ez zion hasiera ona eman. Severok senatari andana hiltzera zigortu zuen, ustelkeria eta traizioa leporatuta. Haren aldekoak jarri zituen haien ordez. Pretoriar Goardia ere desegin zuen eta 50.000 soldadu leialekin ordezkatu zuen.

Diktadore militarra bezalakoa bazen zere, ospetsua zen erromatarren artean, Komodoren ustelkeria eta anabasa desegin zituelako. Partiarren kontrako garaipena oroitarazteko, Arku bat eraikin zuen Erroman, zeinek zutik segitzen du.

Hil ostean Senatuak jainko izendatu zuen. Ondorengoak bi semeak izan ziren, Karakala eta Geta, Julia Domna emaztearen ikuskaritzapean. Severok lortutako egonkortasuna berehala bukatu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Septimio Severo Aldatu lotura Wikidatan