Pambikalbae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pambikalbae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaCnidaria
KlaseaHydrozoa
OrdenaSiphonophorae
Generoa Pambikalbae
[[|]]

Pambikalbae Ediacararra garaian bizi izan ziren fosilen genero bat da. Sifonoforoen arbasoak zirela uste da. 570 eta 542 milioi urte bitartean bizi izan ziren. Espezie bakarra ezagutzen da, Pambikalbae hasenohrae[1].

Aurkikuntza eta etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australia Hegoaldean dagoen Flinders mendilerroko Nilpena eremuan aurkitu zen, Ediacara aztarnategitik gertu. Richard Jenkins geologoaren taldearekin lanean ari zen Pamela Hasenohr geologo amateurrak aurkitu zuen eta bere omenez Pambikalbae hasenohrae izena eman ztzaion espezieari. Richard Jenkins eta Chris Nedinek 2007an argitaratu zuten Pambikalbae-ren deskribapena[1].

Itsasoaren zikloak eragindako hareazko kanaletan aurkitu dira Pambikalbae aleak[2]. Lurperatuak izan aurretik bere ganbaretan harea partikula ugari zegoen eta honek hiru dimentsiotan kontserbatzea ekarri zuen[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pambikalbae-k hosto zabal itxurako gorputza zeukan, erdiko adatz batetatik hainbat "ganbara" lerrokatzen zitzaizkion alboetara, zigi-zaga[3]. Ganbara hauek antzeko organismoenak baino handiagoak ziren, honek egiten zuen berezi Pambikalbae[3]. 20 eta 30 zentimetro arteko luzera duten fosilak aurkitu dira, punturik zabalenean 12 cm-ko zabalera dutenak.

Bizimodua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrean finkarutik bizi zen organismo bentiko eta sesila zen. Bere ganbarak ireki eta itxi egiten ziren itsasoko uraren zirkulazioa ahalbidetuz eta uretako partikulak iragaziz elikatzen zen[4]. Ganbara hauetako zelulak ziliatuak edo fladelatuak izango ziren partikula horiek eskuratu ahal izateko.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pambikalbae generoa Cnidaria filumean kokaturik dago, marmoka eta polipoekin batera. Hasiera batean pennatulazeoen taldean sartua izan bazen ere[4] ganbaren anatomia ikusita sifonoforoen taldean kokatu da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Jenkins, R. J. F.; Nedin, C.. (2007). «The provenance and palaeobiology of a new multi-vaned, chambered frondose organism from the Ediacaran (later Neoproterozoic) of South Australia» Geological Society, London, Special Publications 286 (1): 195–222.  doi:10.1144/sp286.15. ISSN 0305-8719. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  2. Jenkins, R. J. F.; Ford, C. H.; Gehling, J. G.. (1983-07-01). «The Ediacara member of the Rawnsley quartzite: The context of the Ediacara assemblage (late precambrian, flinders ranges)» Journal of the Geological Society of Australia 30 (1-2): 101–119.  doi:10.1080/00167618308729240. ISSN 0016-7614. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. a b c Nedin, Chris. (2010-11-22). «Palaeoporn 20» Ediacaran (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  4. a b (Ingelesez) Vickers-Rich, Patricia; Komarower, Patricia. (2007). The Rise and Fall of the Ediacaran Biota. Geological Society of London ISBN 9781862392335. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]