Patxi Perez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Perez

Bizitza
JaiotzaBaiona
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakdantza irakaslea

Patxi Perez (Baiona) dantzaria eta dantza-irakaslea da, Perez eta Konpania taldeko zuzendaria. Plazan, jendearen erdian, dantzako urratsak irakasten aritzen da Perez bere taldearekin, eta arrakasta handia lortu du azken hamarkadetan.[1][2]

Publikoaren erdian azaltzen ditu Patxi Perezek urratsak dantza pikoetan. Argazkia: ISABELLE MIQUELESTORENA
Hitzaldiak ere ematen ditu.

1998an hasi ziren dantza pikoak (dantzaldi dinamizatuak) Euskal Herriko plazak hartzen. Musika lagun, publikoaren erdian dagoen gidariak urratsak azaltzen dizkio dantza egin nahi duen orori. Patxi Perez baionarrak ireki zuen bidea, Europako hainbat herritako dantzak ekarri eta bertakoak zabaldu asmoz. 2018an Perez eta Konpania taldeak disko berria atera zuen, urteotako ibilbidearekin eta dantza pikoen bilakaera arrakastatsua jasotzeko asmoz.[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

5 urte zituela hasi zen Perez dantza eta txistua ikasten, Maite eta Koldo Zabalaren eskutik Baionako Polo Beyriseko MJC kulturetxean. Geroago Peio Iratxabal, Beti Betelu, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut eta Euskal Herriko beste hainbat dantza-maisuengandik ikasi ditu han-hemengo euskal dantzak. Plaza-dantza edo dantzaldi gidatuetan espezializatu zen gerora eta halako moldea gurera ekartzen aitzindaria izan da 90. hamarkadatik aurrera. 1992an, dantza irakasle gisa hasi zen, eskolako publikoari, dantza taldeei eta helduei zuzendurik.

Folk mundura jo zuen orduan. Hilabetekari batean, Perezek Tapia eta Leturiaren berri izan zuen. Basusarriko (Lapurdi) festetara joan zen taldea 1995-96an, eta Perezek proposatu zien elkarrekin zerbait egitea.[2] 1998an hasi zuten bidea, eta Patxi eta Batbiru taldea ere sortu zuen bere herriko zenbait musikarirekin. Herrietako festak baino astebete lehenago bertara joaten ziren, eta dantzak irakasten zituzten. Aretan (Araba) eta Aian (Gipuzkoa) egin zituzten lehen saio haiek. Hasieran uste ez zuten arren, lehenengo hiru saioetan ikusi zuten posible zela plazan bertan urratsak irakatsi eta dantzatzea.[1][3]

2003an Perez Frantziara joan zen fandangoa irakastera. Euskaldunei irakatsi behar ziela uste zuen, baina ez, bertako jendeari irakatsi behar zion. Zenbaitek dantzak plazetarako ikasten zituela ohartu zen bertan. Beste herrietako dantzak ere ikusi zituen Perezek: Katalunia, Bretainia, Irlanda, Quebec... Eta Euskal Herrira ekartzea bururatu zitzaion orduan. Ez zekien nola irakatsi, ordea.[1]

2005ean, irakaskuntza utzi zuen eta gehienbat folk dantzaldietara zuzendu zen, Patxi eta Konpania talde berriarekin.[3]

Dantza bere bizitzaren parte dela dio, behar duela. Dantza pikoei heldu aurretik, hegazkinak egiten zituzten lantegi batean ibili zen. Egun, dantza du ogibide, eta gustura dabil. Euskararekin alderatzen du Perezek dantza pikoa: euskaldun berria da, eta, euskarak beste mundu bat ireki zion moduan, sentitzen du plazan dantzak gidatzen hasteak ere beste mundu bat ireki diola.[1]

"Dantza pikoa"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perezek ez die erromeria edo dantzaldia deitzen dantza pikoei. Barnealdeko ohitura batetik dator dantza piko izena. Familian, bazkarien, mokaduen, kanten... ondoren, norbaitek esaten zuen 'dantza piko bat', eta guztiak dantzatzen ziren. Gerora, zuberotar baten hiztegian aurkitu zuen frantseserako itzulera: autour de la dance (dantzaren ingurua) eta au tour de la dance (dantzaren momentua).

Bat-batekotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bat-batekotasuna maite du animatzen dituen dantza-saioetan; izan ere, momentuan bertan zehazten du kantu sorta. musikariek ere ez dakite. Tokiaren, jendearen eta giroaren arabera aukeratzen du hurrengo abestia, eta, horregatik, hondartzan margotzearekin alderatzen du dantza pikoa: «beti ezberdina da».

Patxi ta Konpainia

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Zinkunegi Barandiaran, Izaro. (2018-03-10). «Hogei urte plazan dantzan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  2. a b «Patxi Perez» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  3. a b c dantzancom. «Patxi Perez, 20 urte plazak dantzan jartzen» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  4. Patxi eta Konpania. (2018-06-05). https://www.youtube.com/watch?v=lQXJZYzF7jU. Patxi eta Konpania, Youtube.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]