Paul Natorp
Wikipedia(e)tik
Paul Natorp Alemaniar filosofoa (Düsseldorf, 1845 - Marburgo, 1924). Marburgoko eskola neokantistako filosofo ezagunetako bat izan zen. Kanten idealismo kritikoa onartu zuen naturalismoari aurka egiteko. Pentsamenduaren eta izatearen batasuna proposatu zuen, Platonen ideien teorian oinarri hartuta. Matematika logikan oinarritu zuen. Lan aipagarriak dira: Sozialpädagogik (1899, Gizarte pedagogia), Platos Ideenlehre (1903, Platonen ideien teoria), Die logischen Grundlagen der exakten Wissenschaften (1910, Zientzia zehatzen oinarri logikoak).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.