Paul Rios

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paul Rios

Bizitza
JaiotzaGetxo, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta aktibista
KidetzaLokarri
Elkarri
paulrios.net

Paul Rios Garaizar (Getxo, 1974) abokatu eta bakearen aldeko ekintzaile euskalduna da. Zuzenbidean lizentzitua (Deustuko Unibertsitatea), Elkarri erakundean militatu zuen (eta eleduna izan zen), eta hura desegitean, Lokarrin jardun zuen buru-belarri, koordinatzaile eta eledun bezala[1]. Partaidetza inportantea izan zuen Aieteko Bake Konferentzian 2011n, zeinaren ondoren ETAk borroka armatua betiko uztea erabaki zuen. 2015ean Lokarri desegin ondoren ere, bizikidetza eta konponbidearen aldeko ekimenetan inplikatuta jarraitu du.

Kofi Annan eta beste Aieteko Konferentzian, 2011n; eskuinean Paul Rios.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]