Paula Kasares Corrales

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Paula Kasares Corrales (Iruñea) Nafarroako Parlamentuko kidea da.

Baztango euskara teknikaria izana, egun Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle elkartua da. Soziolinguistikan aditua, 2007ko hauteskundeetan Nafarroa Baiko zerrendetan hamargarren postua bete zuen Paula Kasaresek independiente moduan.

Paula Kasares Hizkuntz Eskubideen Behatokiko lehen zuzendaria izan zen, 2001 eta 2003 bitartean. Euskaltzain urgazlea da 2006tik.