Penelope (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peneloperen estatua Vatikanon, Erroma.

Penelope[1] (grezieraz Πηνελοπεια) Odiseako pertsonaia bat da, Homerori ematen zaizkion bi olerki epiko handietako bat (bestea Iliada). Penelope, istorio honetako pertsonaia nagusi den Odiseo edo Ulises, Itakako erregearen emaztea da. Penelope, hogei urtez zain geratzen da bere senarra Troiatik itzuli arte. Arrazoi honegatik, egundaino, ezkon leialtasun ikurtzat hartzen da. Bere senarra kanpoan den bitartean, Peneloperi ezkongai mordoa agertzen zaio. Bere senarra ez dagoen bitartean bere kastitatea mantentzeko, ideia bat burutzen du. Ezkongaiei, Odiseoren desagerpena onartu, eta ondorioz, beste batekin ezkontzea promes egin zien lanean ari zen krobitxet bat ehuntzen amaitzen zuenean, Laertes errege ohia hiltzen zenerako. Ehun hau ahal den denbora gehien lanean izateko, gauez, egunez egindakoa desegin zuen, eta honela jasaten ditu 20 urte horiek. Justu Odiseo etxera heltzen denean, Penelopek bere lana amaitzen du eta Odiseok ezkongaiak hiltzen ditu, bere emaztearen ondoan geratuz.

Peneloperi buruzko beste elezahar batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude zenbait elezahar, Odiseo Itakara itzuli ondoren gertatu zena kontatzen dutenak, laburpen motzetan bilduak Apolodoro Atenaskoaren Liburutegi Mitologikoan.

  • Horietako batean, Odiseo, tesprotoen herrialdera joan zen, Tiresiasek esandako sakrifizioak egitera (Odisea, XI), non Kalidize erreginarekin ezkonduta amaitu zuen. Baina, Kalidize hil zenean, Itakara itzuli zen, non Penelopek Poliportes erditu zuen. Beranduago, Telegonok, Zirze eta Odiseoren semea, Itakara heldu eta Odiseo hil zuen (hiltzen ari zena bere aita zela jakin gabe) leiha batean, baina, ezagutu ondoren, gertatutakoaz damutu eta Odiseoren gorpa eta Penelope, Zirzeren ondora eraman zituen, non Telegono Peneloperekin ezkondu zen, eta Telemako Zirzerekin, honek, Telemako eta Penelope hilezkor bihurtuz.
  • Beste bertsio batek, Penelope, Antinoo izeneko ezkongai batek liluratu zuela dio, eta horregatik, Odiseok, haren aita Ikariogana itzuli zuela, eta, gainera, ondoren, Hermesekin, Pan jainkoaren ama izan zela.
  • Beste elezahar batek, Antinoo izeneko beste ezkongai batek liluratu zuela dio, eta, horregatik, Odiseok hil zuela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Penelope (mitologia) Aldatu lotura Wikidatan