Penmarc'h lurmuturra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Penmarc'h lurmuturra
Kab Penmarc'h
Pointe de Penmarc'h.jpg
Penmarc'h lurmuturraren aireko ikuspegia.
Penmarc'h lurmuturra non dagoen adierazten duen Bretainia-ko/-go/-eko mapa
Penmarc'h lurmuturra
Eskualdea Bretainia
Ur eremua Bizkaiko golkoa
Koordenatuak 47°47′52″N 4°22′23″W / 47.79778°N 4.37306°W / 47.79778; -4.37306Koordenatuak: 47°47′52″N 4°22′23″W / 47.79778°N 4.37306°W / 47.79778; -4.37306

Penmarc'h lurmuturra Bretainiako Finistère departamentuko hego-mendebaldeko muturrean kokatzen den lurmutur bat da, hots, Frantziako ipar-mendebaldeko muturrean dago. Audierne badiaren hegoaldeko muga da, bestalde Bizkaiko golkoaren iparraldeko muga ere bada.

Gaur egun Saint-Guénolé eta Kerity badien artean hedatzen den Penmarc'h udalerrian XIV. mendetik XVI. menderarte garrantzi handia izan zuen hiri baten hondakinak daude. Hiri honen oparotasuna bertan zeuden bakailao bankuei zor zien, baina bankju horien desagerpenak, Ternuako bakailao bankuen aurkikuntzak eta 1595. urtean La Fontenelle itsaslapurrak toki honetan burututako arpilatzearen ondorioz hiriaren gainbehera etorri zen.

Lurmutur honetan Eckmuhl itsasargia kokatzen da, honen argia 60 itsas miliatara (111 kilometro) ikus daitekelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]