Finistère
- Artikulu hau Bretainiako lurraldeari buruzkoa da; Galiziako udalerria gaitzat duena beste hau da: Fisterra
| Finistère / Penn-ar-Bed (29) | |
|---|---|
| Eskualdea | Bretainia |
| Prefetura | Quimper/Kemper |
| Azpiprefeturak | Brest Châteaulin/Kastellin Morlaix/Montroulez |
| Biztanleria | 886.500 (2007) |
| Dentsitatea | 132 bizt / km² |
| Eremua | 6 733 km² |
| Barrutiak | 4 |
| Kantonamenduak | 54 |
| Herriak | 283 |
| Departamendu burua |
Pierre Maille (PS) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Finistère ("Lurraren amaiera edo muturra") edo Penn-ar-Bed ("Munduko burua edo lurmuturra", bretoieraz) Bretainia mendebaldeko lurraldea da eta Frantziako 29. departamendua.
Eskualde mugakideak Côtes-d'Armor ipar-ekialdean eta Morbihan hegoa-ekialdean dira. Iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, aldiz, Atlantiar ozeanoak inguratzen du.
6.733 km²-ko azalera dauka eta 886.500 biztanle (132 biz./km², 2007). Eskualde hau da bretainierazko hiztun gehien daukana.
Prefektura Quimperren dago, eta beste hiri nagusiak Brest, Châteaulin (Kastellin) eta Morlaix (Montroulez) dira.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Bretainiako Leongo herrialde osoa eta Kerneko herrialdearen mendebalala hartzen ditu, Armorikako penintsularen muturrean.
Orografia eta klima[aldatu]
Aon edo Aulne ibaiak bitan banatzen du departamendua: Arrée mendixkak (Menez Arre) daude iparraldean (384) eta Mendi Beltzak hegoaldean (325 m).
Itsasoa oso barnera sartzen da lurrean: Bresteko urgolkoa, Douarnenezko badia, Audierneko badia.
Iparraldeko itsasertza (Leongo eskualdea) itsas ibaiez betea dago. Hegoaldeko eskualdea (Cornuaille edo Kernev) apalagoa da. Uharte ugari ditu: Batz, Ouessant, Sein, Glenan.
Ozeano aldeko klima du, euritsua eta epela.
Ekonomia[aldatu]
Nekazaritza (fruituak, barazkiak eta laboreak; behiak) eta arrantza dira nagusi. Itsas portu ugari dago Finistèren; Concarneau eta Douarnenez Frantziako garrantzitsuenetakoak dira. Brest da departamenduko hiri jendetsuena (portu militarra; merkataritza), eta Kenper, hiriburua, administrazio eta turismo hiria. Industriak ez da berebiziko muntarik, eta Brest aldean dago batez ere. Turismoak garrantzi handia du.
Arrantza portuen zerrenda[aldatu]
Hauexek dira lurralde honetako arrantza kai nagusiak:
- Clohars-Carnoët/Kloar-Karnoed
- Concarneau/Konk-Kerne
- Loctudy/Loktudi
- Penmarc'h
- Plobannalec-Lesconil/Pornaleg-Leskonil
- Le Guilvinec/Ar Gelveneg
- Audierne/Gwaien
- Douarnenez
- Camaret/Kameled
- Le Conquet/Konk-Leon
- Brest
Kultura[aldatu]
Bretoiera eta frantsesa hitz egiten dira.
Finistèren gorde dira batez ere bretoien hizkuntza, ohiturak eta arkitektura berezia.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Frantsesez) Departamenduaren kontseilu orokorraren webgunea
| Bretainiako departamenduak | ||
|---|---|---|
|
Cotes-d'Armor/Aodoù an Arvor • Finistère/Penn-ar-Bed • Ille-et-Vilaine/Il-ha-Gwilen • Morbihan/Mor-Bihan |
||
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.