Pentekostalismo
Wikipedia(e)tik
Espiritu Santuaren bataioa, Mendekoste egunean (Greco).
Pentekostalismoa 1886ean Estatu Batuetan sortutako mugimendu protestante fundamentalista da.
Pentekostalismoaren arabera, kristau guztiek Espiritu Santuarekin bataio-esperientzia berezi bat bizi eta pentekostalismora bihur daitezke. Esperientzia horren ezaugarriak Espiritu Santua Mendekoste egunean apostoluei agertu zitzaien pasartetik hartuak dira; pasarte hartan Espiritu Santuak hizkuntza guztietan mintzatzeko dohaina eman zien apostoluei eta pentekostalismoaren jarraitzaileek sendatzeko, igarpenak egiteko dohaina eta naturaz gaindiko beste dohain batzuk dituztela diote, pasarte hari jarraituz.
Mugimendu honek indar handia hartu zuen Britainia Handian, Eskandinavian eta Brasilen batez ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.