Peter Stuyvesant
Wikipedia(e)tik
Peter Stuyvesant (Weststellingwerf, Zazpi Herbehere Batuen Errepublika, 1592 - New York, gaur egun AEB, 1672ko abuztua) Herbehereetako politikaria izan zen.
Biografia[aldatu]
1643. urtean Curaçao, Aruba eta Bonaireko gobernari izendatu zuten, eta bi urte geroago Herbehereek Ipar Amerikan eta Karibe itsasoan zituen lurralde guztien gobernari. 1647an New Amsterdamera (egungo New York) iritsi zen, eta berehala hasi ziren hiritarrekin istiluak. Autonomia handiagoa eskatzen zuten hiriarentzat, eta 1653. urtean lehenengo udal-gobernua sortu zen, Herbeheretako hirien antzekoa. 1664. urtean, hiritarren laguntzarik jaso ez zuenez, Holanda Berria britainiarren esku utzi beharra izan zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.