Petunia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Petunia
Petunia axillaris edo Petunia nyctaginiflora.
Petunia axillaris edo Petunia nyctaginiflora.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Solanales
Familia: Solanaceae
Generoa: Petunia

Petunia belar-landare apaingarrien generoa bati (Petunia generoa) ematen zaio izena da, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena. 14 bat landare-espezie biltzen dira genero honen barruan. Hego Amerikakoak dira guztiak.

XVII. mendearen hasieran bi petunia-espezie sartu ziren Europan: Petunia axillaris eta Petunia violacea batez ere. Lore zurikoa zen lehenengoa, eta lore gorrixkakoa bigarrena. Horien gurutzaketaz sortuak dira gaur Europan ezagutzen diren beste petunia-barietateak. Oso preziatuak dira lore apaingarri gisa.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurtoin iletsua, arrautza edo bihotz-itxurako hostoak, txiki samarrak eta txandaka kokatuak, eta bost hostoko lore ikusgarriak dituzte, malbaren antzekoak. Fruitua kusku egiturakoa dute, hazi asko dituena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petunia Aldatu lotura Wikidatan