Philippe Nericault Destouches
Wikipedia(e)tik
Philippe Nericault Destouches (Tours, Frantzia, 1680 - Fortoiseau, Frantzia, 1754) frantsesezko antzerkigilea eta diplomatikoa izan zen. Komedia klasikoa landu zuen. Bere maisulana Le Glorieux (1732, Harroa) komedia da. XVIII. mendeko Frantziako antzerkigilerik onenetakoa izan zen ezbairik gabe. Beste obra batzuk: L´Irrésolu (1713), Le Médisant (1715) eta Le Philosophe marié (1727, Filosofo ezkondua).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.