Pierre Schoendoerffer
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1928ko maiatzaren 5a | |
| Chamalières, Puy-de-Dôme (Frantzia) | ||
| Hil | 2012ko martxoaren 14a | |
| Clamart, Hauts-de-Seine (Frantzia) | ||
| Lan nabarmenenak | La 317e Section La Section Anderson Le Crabe-tambour Diên Biên Phu Là-haut, un roi au-dessus des nuages |
|
| Sariak | Dokumental onenaren Oscar Saria (1967) | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Pierre Schoendoerffer (Chamalières, Puy-de-Dôme, 1928ko maiatzaren 5a - Clamart, Hauts-de-Seine, 2012ko martxoaren 14a) zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemaile frantziarra izan zen.
1952an, 24 urte zituela, Indotxinara joan zen, frantziar armadako kameralari gisa. 1954ko maiatzaren 7an, Dien Bien Phuko guduan Viet Minhek atzeman zuen. Hiru hilabetez gatibu egon ostean askatua izan zen. Esperientzia hauetan hartu zuten oinarria bere film batzuek. 1956an La Passe du diable filma zuzendu zuen Afganistanen, eta 1958an Ramuntcho, Pierre Lotiren izen bereko eleberriaren egokitzapena. 1963an argitaratu zuen aurreneko eleberria, La 317ème section, bi urte geroago zinemaratu zuena, 1965eko Canneseko Zinemaldiko gidoi onenaren saria lortuz. Vietnamgo Gerran filmatutako La section Anderson dokumentalarekin 1967ko Oscar saria irabazi zuen. 1969an L'Adieu au roi kaleratu zuen. Eleberri honetan inspiratu zen John Milius Apocalypse Now filmaren gidoia idazteko. 1989an Miliusek berak L'Adieu au roi zinemarako egokitu zuen. 1992an Diên Biên Phu, bere filmarik handinahiena, egin zuen Vietnamen[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Jean-Christophe BUISSON: Pierre Schoendoerffer est décédé à 83 ans Lefigaro.fr