Pietro Francisci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pietro Francisci
Bizitza
JaiotzaErroma1906ko irailaren 9a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1906ko irailaren 9a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1977)
HeriotzaErroma1977ko martxoaren 1a (70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta film-muntatzailea

IMDB: nm0290371 Allocine: 17782 Allmovie: p90323 Edit the value on Wikidata

Pietro Francisci (Erroma, Italia, 1906ko irailaren 9a - 1977ko martxoaren 1a) italiar zinemagilea izan zen.

Peplum generoko zinemagile nagusietakoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karreraren hasieran, zinemagile amateur gisa, dokumentalak egin zituen. 1934an estreinatu zen bere lehenengo film luzea: La mia vita sei tu (Nire bizitza zu gabe), maitasunezko harreman kontraesanez bete baten komedia gazi-gozoa, Otello Martelliren argazki ederrez hornitua. Kritikak ez zion oso harrera ona egin, ordea, eta ikusleen artean ere ez zuen arrakastarik izan.

Francisci atzera dokumentalak egiten hasi zen. Hurrengo film luzea egin zuenerako hamabi urte igaro ziren: Io t'ho incontrata a Napoli (1946, Napolin aurkitu zaitut), komedia hori ere. Handik bi urtera sakontasun handiagoko lan bat egin zuen: Natale Al Campo 119 (1948, Eguberriak 119 zelaian), kontzentrazio-esparru batean preso daudela, Eguberriko gaua gogorarazten duten italiar batzuen lekukotasun interesgarria.

Bere karreraren lehenengo ziklo horretako azken filma Antonio di Padova izan zen (1949, Antonio Paduakoa), Bigarren Mundu Gerraren ankertasuna Erdi Aroko mende ilunekin alderatzeko ahalegin originala.

Handik aurrera, ordura arte egindakoa alde batera utzita, ekintza biziko filmak egiten hasi zen: Il leone di Amalfi (1950, Amalfiko lehoia), Le meravigliose avventure di Guerrin Meschino (1951, Gerrin Meschinoren abentura zoragarria) eta La regina di Saba (1952, Sabako erregina). Baina Pietro Francisciren benetako nortasuna 1957an azaldu zen, Ercole (Herkules) filmarekin. Lan hura genero berri baten hasiera izan zen, peplum generoarena, hain zuzen. Lehendik ere eginak ziren antzeko filmak, erromatarren filmak deituak, bai Italian bai Estatu Batuetan, baina Herkulesetik aurrera hartu zuen genero autonomo izaera. Film hark izan zuen arrakastaren ondoren, haren jarraipena filmatu zuen gero, Ercole e la regina di Lidia (1959, Herkules eta Lidiako erregina). Horiek izan ziren bere karrerako lanik arrakastatsuenak.

Beste film batzuk: Saffo, Venere di Lesbos (1960); L'Assedio di Siracusa (1960, Sirakusako Gudua); Ercole sfida Sansone (1963); eta Sindbad e il califo di Bagdad (1973).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]