Pilartxo Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilartxo Etxeberria

Bizitza
JaiotzaAliaga1947ko ekainaren 26a (76 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaPello Salaburu
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta euskaltzain urgazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

LinkedIn: pilartxo-etxeberria-murua-b8b98811b Inguma: pilar-etxeberria-murua?ordena=titulua&hizkuntza=eu Edit the value on Wikidata

Pilartxo Etxeberria Murua (Aliaga, Teruel, 1947ko ekainaren 26a) Euskal Filologian doktorea (Euskal Herriko Unibertsitatea) da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an, Ahoskera batzordekidea (1995-1999, 2011-)[1]

EHUko Euskal Filologia Saileko irakaslea izan zen hainbat urtez Filosofia. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian Lizentziatua 1981ean. Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia Sailean aurkeztu zuen doktore-tesia 1988an.[2][3]

Ikertzaile euskal fonetikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Zaldibiako bokalen azterketa akustikoa" izenburupean fonetikan garatu zuen bere doktore-tesia 1988an, Peio Salabururen zuzendaritzapean.

Ikertzaile moduan gero AHOLAB taldean parte hartu zuen. Euskararen hizketa teknologialantzen aitzindaria izan zen ikertalde horretan bildu ziren batetik ingeniariak (Inma Hernaez eta Eba Navas, ingeniariak tartean) eta bestetik hizkuntzalariak (Txillardegi, Iñaki Gaminde eta Pilartxo Etxeberria tartean). Orokorrean, Hizketaren sintesia eta Hizketa-ezagutze automatikoa landu ditu taldeak.[4]

Talde horren barruan ikerketa-lerro zehatzago hauek landu zituen Etxeberriak: Esperimentu bidezko Fonetika, Fonetika Akustikoa: Analisi teknikak, Euskal Fonetika (Analisia eta Sintesia, Ahoskera, Hizketa-narriadurak...).[2] Ildo eta esparru horietan guztietan ikerketa proiektuetan parte hartua eta hainbat argitalpen egindakoa.[5]

Euskaltzain urgazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak 1996ko martxoaren 29an. Euskaltzaindiaren barruan Ahoskera lan-taldean aritu zen 1995-1999 tartean eta 2011tik aurrera.[6]

Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxebarria, Iñaki Alegria eta Laura Mintegi bera izan ziren.[7][8][9]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sobre la adopción de préstamos al euskara; aspectos fonéticos y fonológicos (1990)[13]
  • Euskararen egoera eskasa eta larria Euskal Herriko Unibertsitatean (1990)[14][15]
  • Zaldibiako eta beste zenbait hizkuntzatako triangelu akustikoen alderaketa / Pilar Etxeberria. (1991)
  • Ahoskera baturantz. II, Hizkera jasoaren ingurukoak / Pilartxo Etxeberria. (1994). Euskaltzaindia. Biltzarra (13. 1994. Leioa) ; Euskaltzaindia. Ahoskera batzordea.  Ahoskera Jardunaldiak (3. 1994. Bilbo)
  • Gaurko euskal fonetika bidegurutzean : aurrepenak eta azterkizunak / Pilar Etxeberria. (2003).  Koldo Mitxelena Katedra (1. 1997. Gasteiz)
  • Mintzakantuaren oharmena : Doneztebe, 1998-IX-26 / Pilartxo Etxeberria Murua. (1998). Ahoskera Jardunaldiak (4. 1998. Doneztebe). Ahozko euskararen batasunaz / Pilartxo Etxeberria. (1998)
  • Txillardegi hizkuntzalari / P. Etxeberria, R. Gandarias, J. L. Ormaetxea. (1999). Gandarias, Rosa. ; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis. ; Txillardegi (1929-2012)
  • Txillardegi hizkuntzalari (Jakin, 1999.urtea, 114. zenbakia)[16][17] Pilartxo Etxeberria Rosa Gandarias eta Jose Luis Ormaetxea,
  • Aho-belarrien jarduera malgu-moldakorretan ba ote aldagaiztasunik? / Pilartxo Etxeberria. (Euskaltzaindia, 2005)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. irudia, Komunikazioa eta. «Etxeberria Murua, Pilartxo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  2. a b c Etxeberria Murua, Pilar; Knörr Borràs, Henrike. (2005). Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-95438-21-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Tesis_Etxeberria-Murua - Departamento de Lengua Vasca y Comunicación - UPV/EHU» Departamento de Lengua Vasca y Comunicación (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  4. Etxeberria, Pilartxo. (2019-02-14). Etxeberria Pilartxo - Ondorioak 20190214. Euskaltzaindaren 100. urteurreneko Biltzarra. Arantzazu: Euskaltzaindia - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  5. «"Pilatxo Etxeberria" bilaketaren emaitza Scholar Google Akademikoan» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  6. Euskaltzaindia. «Etxeberria Murua, Pilartxo» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  7. «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  8. Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  9. Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www1.euskadi.net/euskara_lingua/PDF/Euskadi/EU_EU_PO.pdf 'Ahoz aho, belaunez belaun'. Hizkuntzaren geroratzeari buruzko kanpaina ibiltaria. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
  10. «Tesis_Etxeberria-Murua - Departamento de Lengua Vasca y Comunicación - UPV/EHU» Departamento de Lengua Vasca y Comunicación (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  11. «Pilartxo Etxeberria Murua :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  12. Etxeberria Murua, Pilar; Knörr Borràs, Henrike. (2005). Txillardegiri omenaldia ´´Nerekin yaio nun´´. EUSKALTZAINDIA arg ISBN 978-84-95438-21-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  13. Actas del Congreso de la Sociedad Española de Lingüística: (Tenerife, 2-6 de abril de 1990). Gredos 1990 ISBN 978-84-249-1437-0. (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  14. «Bat: Soziolinguistika aldizkaria. 1990» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  15. Murua, Pilartxo Etxeberria. (1990). «Euskararen egoera eskasa eta larria Euskal Herriko Unibertsitatean» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (2): 107–112. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  16. «Pilartxo Etxeberria - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  17. «“Bat” aldizkaria Txillardegiren omenez» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]