Pinotxo (1940ko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pinotxo
Pinochio2 1940.jpg
Datuak
Jatorrizko izenburua Pinocchio
Izenburua euskaraz Pinotxo
Urtea 1940
Estreinaldia 1940ko otsailaren 7a
Generoa marrazki bizidunak, abentura, fantasia, komedia, drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 88 minutu
Aurrekontua 2.289.247 dolar
Banatzailea RKO Radio Pictures
Zuzendaria
Zuzendari Ikuskariak
Ben Sharpsteen
Hamilton Luske
Sekuentzia zuzendariak
William "Bill" Roberts
Norman Ferguson
Jack Kinney
Wilfred Jackson
T. Hee
Ekoizleak
Walt Disney
Gidoilariak
Ted Sears
Otto Englander
Webb Smith
William Cottrell
Joseph Sabo
Erdman Penner
Aurelius Battaglia
Carlo Collodi idazlearen Pinotxoren abenturak eleberrian oinarritua
Aktoreak
Cliff Edwards
Dickie Jones
Christian Rub
Mel Blanc
Walter Catlett
Charles Judels
Evelyn Venable
Frankie Darro
Musikagileak
Leigh Harline
Paul J. Smith
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)

Pinotxo (ingeles eta italieraz Pinocchio) 1940an Walt Disneyk ekoiztutako marrazki bizidun filma bat da. Carlo Collodi italiar idazlearen Pinotxoren abenturak eleberrian oinarritua dago. Snow White and the Seven Dwarfs marrazki bizidun filmaren ondoren, Disney etxeak filmatu zuen bigarren marrazki bizidun filma izan zen, jatorriz, 1940ko otsailaren 7an RKO Radio Pictures zinemagintza konpainiak estreinatu zuelarik.

Filma honek bi Oscar Sari irabazi zituen, Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria ("When You Wish upon a Star" abestia).

Ipuina edo istorioa Toskana eskualdean girotua dagoenez, ingelesezko jatorrizko bertsioan hainbat pertsonaiek ingelesaren italiar ahoskera dute.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toskanako Geppetto izeneko zurgin zahar batek Pinotxo izeneko zurezko txontxongilo bat sortu du. Sortzaileak Pinotxo benetazko mutiko bat izan dadin nahi du. Maitagarri Urdinak Geppetto desioa egi bilakatu eta txontxongiloari bizia emango dio, baina mutikoak zurezko gorputza izaten jarraituko du. Maitagarriak Kilker Hiztunari Pinotxoren borondatea kontzientzia edo borondatea izateko ardura emango dio, mutikoa arazoetatik urrundu eta egoera zailetan aholkuak eman diezaizkion. Pinotxok Kilker Hiztunari ez dio jaramonik egiten, bere aita Geppettorengana itzultzeko hainbat arazo edo oztopo gainditu beharko dituelarik, azkenean aita-semeak berrelkartzean Pinotxo benetazko mutiko bat bilakatuko da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pinotxo: zurezko mutiko txontxongiloa (Dickie Jones)
  • Kilker Hiztuna: ingelesezko jatorrizko bertsioan Jiminy Cricket (Cliff Edwards)
  • Geppetto jauna: agure toskanar zurgina, Pinotxoren sortzailea eta aita, ingelesezko bertsioan Mister Geppetto (Christian Rub)
  • Figaro eta Cleo: Geppeto, Kilker Hiztuna eta Pinotxorekin batera bizi diren katua eta arraina dira.
  • John Worthington Foulfellow: azeri zital, iruzurgile eta bizizalea (Walter Catlett). Bere katu Gideonekin batera, Pinotxo bide okerretik eraman eta mutikoak bere betebeharrak uzteko tentatzeko ardura du.
  • Gideon: John Worthingtonen katu baldar eta mutua
  • Stromboli (Charles Judels): Titiriteroa, filmeko beste pertsonaia gaiztoetako bat da. Pinotxo bahitu eta bere zirkuan "Haririk gabeko txontxongiloa" izenez bertako ekitaldietan jardutea behartuarazten du.
  • Maitagarri Urdina (Evelyn Venable)
  • Gurdizaina (Charles Judels): bere itxura jatorraz baliatuz Pinotxo eta gainontzeko haurrak "Jostailuen Uhartera" eramateko ardura du, bertan haurrek nahia hala jolastu dezakete, bai billar nahiz pokerrean, baita zigarroak erre ere. Han haurrak gero eta okerrago jokatu hala asto bilakatuz joango dira. Bere ahotsa Stromboliren berdina da.
  • Lampwick (Frankie Darro): "Jostailuen Uharteko" Pinotxoren "laguna", billarrean jokatzera, garagardoa edatera eta puru bat erretzera bultzatuarazten du. Dena dakiela eta inor baina azkarragoa den ohiko haurrak bezala jokatzen du, baina zinez denetan "astoena" da, azkenean bilakatun den aberea delarik.
  • Mustruoa: Bere izenak ongi adierazten duen gisa bale izugarri bat da. Itsasoko izakiek arras izutuak ditu. Ingelesezko bertsioan Monstro izena darama.
  • Alexander (Dickie Jones)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pinotxo (1940ko filma)