Pinturicchio
Bernardino di Betto, ezizenez Pinturicchio edo Pintoricchio (Perugia, Romagna, Italia, 1454 - Siena, Italia, 1513) italiar pintorea izan zen.
Biografia [aldatu]
Peruginorekin batean egin zuen lan Kapera Sixtinoan 1481-1483 urteetan. Belvedereko jauregiko atal bat dekoratzeko eskaria egin zion Inozentzio VIII.ak eta Alexandro VI.ak Vatikanoko Borgia etxeetako sei aretoak dekoratzeko (1493-1494). Sant Angeloko gazteluan egin zuen lan, eta Erromako Santa Maria in Aracoeli elizan ere pintura garrantzitsuak margotu zituen ("San Bernardinoren heriotza"). Piccolomini kardinalak Sienako katedraleko liburutegia dekoratzeko eskatu zion 1502an.
Lan nagusiak: "Ama Birjinaren koroatzea", "Erregeen gurtza", "Ama Birjinaren deikundea", "Santa Katalinaren borroka" eta "Eneas Piccolomini poeten koroa jasotzen Frederiko III.aren eskutik".
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.