Il Perugino
Wikipedia(e)tik
Il Perugino (jaiotza-izena: Pietro di Cristoforo Vannucci) italiar margolaria izan zen (Città della Pieve, Perugia, 1448 - Fontignano, Perugia, 1523). Umbriako eskolako margolaria izan zen, A. Verrochioren ikasle eta Rafaelen irakasle. Verrocchioren, Botticelliren eta Piero della Francescaren eragina nabaria da haren lanetan. XV. mendeko italiar Errenazimentuko edo Cinquecentoko aitzindarietako bat izan zen. 1840-1842 bitarteko urteetan Erromako Kapera Sixtinoko freskoak margotzen parte hartu zuen. Bere lanik ezagunenetakoa San Pedrori giltzak ematen Kapera Sixtinoko freskoa da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.