Piramide Makurra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Piramide Makurra

Piramide Makurra[1], edo Dahshurreko Hegoaldeko Piramidea, Snefru faraoi egiptoarraren aginduz herrialde honetako herria den Dahshurren eraiki zen hil monumentu edo mausoleo bat da. Duen forma, berezia, ustez, egiptoar piramideen eboluzioaren azken fasea den aurpegi lauko piramide bat egiteko huts egindako saiakera bat da. Berezitasun ugari du eta gauza askotan Snefruren seme izan zen Khufu edo Keopsek eraikiarazi zuen Gizako Piramide Handiaren oso antzekoa da. Bere ezaugarrien artean nabarmentzen denetako bat bere bi sarreretako bat iparraldeko fatxadaren gainean ez egotea da, Egiptoko Inperio Zaharrean halako beste kasurik ez dagoelarik. Era berean, piramideak bere estaldura gehiena oraindik mantentzen duela ere nabarmendu behar da, Egipto guztian hobekien kontserbatuta dagoen piramidea bihurtzen duena eta Eguzkitan distiratzen duena bezala ezagutzea eragin zuena. Bere barnean lau hormetan pausatzen den ganga faltsu bat dago, ezagutzen den antzinakoena dena. Hil multzoak Egiptoko IV. dinastiako bere apaindura aberatsak gainontzeko monumentuetatik bereizten duen tenplu handi baten hondarrak erakusten ditu.

Hil multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil multzoa faraoiaren piramideak eta hegoaldean dagoen 26 metroko altuerako piramide satelite batek osatzen dute, biak ala biak bi metroko altuera duen harrizko harresi batez inguratua. Barruti hau hil tenplu batekin 700 metroko luzerako galtzada baten bidez lotuta zegoen. Haraneko sarreratik urrun dagoenez, hil tenplu hau ez dirudi harrera tenplua edo Haraneko Tenplua denik. Beste alde batetik, tenplu hau benetako haraneko tenpluarekin lotuko zuen bigarren galtzada baten hondarrak daude. Beste edozein piramide multzotan aurki ezin daitekeen berezitasun bat da.

Hil multzoko elementuak.
#Piramide satelitea #Piramidea #Tenplu Garaia #Galtzada #Hil Tenplua
Snefruren hil multzoaren perspektiba eta oinplanoa, Dahshur hegoaldean.
  1. #Piramidea
  2. #Piramide satelitea
  3. #Tenplu Garaia
  4. #Galtzada
  5. #Hil Tenplua

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingelesez Bent Pyramid = Piramide Makurra edo Makotua, gaztelaniaz Pirámide Acodada = Piramide Ukondotua, frantsesez Pyramide Rhomboïdale = Piramide Erronboidala
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Piramide Makurra

Koordenatuak: 29°47′24″N 31°12′32″E / 29.79000°N 31.20889°E / 29.79000; 31.20889