Poch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poch
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio María Gasca Ajuria
JaiotzaDonostia1956ko urtarrilaren 4a
HerrialdeaGipuzkoa
Heriotza1998ko irailaren 18a (42 urte)
Heriotza modua: Huntingtonen gaixotasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Izengoitia(k)Poch

IMDB: nm0687838 Musicbrainz: c9a7b37f-c1bf-46c5-b3e9-8dd23322d04a Songkick: 1062493 Discogs: 1350724 Edit the value on Wikidata

Ignacio María Gasca Ajuria (Donostia, 1956ko urtarrilaren 4a - 1998ko irailaren 18a), Poch izen artistikoz ezaguna, euskal musikaria izan zen.

Bizitza, gaixotasuna eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostian jaioa, Ignacio Gasca Poch, anaia bategatik jaso zuen goitizena. Anaia nagusi horri, ahula osasunez, Pochete-tik (makala, ahula)[1] esaten zioten, eta haren goitizen hori eta bere laburdura, Poch, jaso zituen Ignaciok. Pochete eta Iñaki ere esaten zioten Donostian, gainera. Bi anaiek gaixotasun genetiko bera zuten, Huntingtonen gaixotasuna, nerbio sistemaren gaitza. Anaia ume zela hil zen,[2] baina Ignaciori beranduiago 80ko hamarkada erdialdean, diagnostikatu zioten.[3]

1970eko hamarkadan Zaragozako Unibertsitateko Huescako kanpusean medikuntza ikasten hasi zen, eta urte horiek Madrilen egonaldiekin tartekatu zituen. Medikuntza alde batera utzi zuen 1977 aldera (bere aita osagilearen disgustorako), musikara dedikatzeko edo, lagunen batzuek susmatzen dutenez, gaixotasunaren lehen faseak igarririk osagile bezala etorkizunik ez zuela izango susmatuz.[1]

Huntingtonaren eraginez, 1980ko hamarkadan buruaren eta gorputzaren endekapen progresiboa garatu zuen, oso nabaria jada hamarkada kreatibo hura amaitu orduko, eta are progresiboagoa 1998an hil zen arte (azken urteak Donostiako etxean igaro zituen familiak zainduta).

Ibilbide musikala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipukozko hiriburuaren eta Madrilen arteko bizibide batean ibili zen 1970ko eta 80ko hamarkadetan. Musikan, lehen urratsak Donostiako proiektu labur batean eman zituen, Coco Flash-en[4] eta aldi berean N-634 taldean (Bilbon eratuak, baina Kike Turmix gipuzkoarra zela buru), zeinaren gai batzuk diskoetara iritsi ziren. Ondoren, 1978an, Donostian talde propioa sortu zuen Poch-ek, Glass Onions, izenarekin, zeinak Lou Reed edo Ramonesen bertsioak egiten zituen. Talde horrek urte horretan bertan aldatu zuen izena eta bilakatu zen La Banda sin Futuro.[5][6] Talde honek diskoa bat grabatu zuen, 5 abesti bederen, baina ez zen argitaratu; kopia pirata bat egin zen, halere, "Nos van a desinfectar" bezalako kantuekin, bildumazaleen gutizia bihurtu zena. 1997, Subterfuge Records disketxea kaleratu zituen "Grabaciones desinfectadas" izenarekin.[6]

Bitartean, Madrilen egonaldiak eginez, Movida Madrileña delakoan zebiltzan taldeekin musika egiten hasi zen, bereziki Ejecutivos Agresivosekin. Alaskarekin ere egon zen Los Pegamoides taldean talde horretako Carlos Berlanga soldadutzan egon zen bitartean.[1]

1982an La Banda sin Futuroren bidea itxi eta talde honetako beste donostiar batekin, Alejo Alberdirekin, Madrilera joan zen definitiboki, biek Derribos Arias izeneko taldea sortu zuen. Ibilbide labur baina arrakastatsua izan zuen Derribos Ariasek, kritika eta harreraren aldetik, eta single zehatzekin, egin zuen albumarekin baino (En la guía, en el listín, 1983).

1984an Derribos Ariasen bigarren diskoa izan behar zena, ekoizpeneko asmakuntza baten gisa antolatzen hasi zen, estudioko musikagileekin (taldekideekin izan barik), multinazionalei saltzeko asmoz. Poch-ek proiektu hartan sinetsi zuen, ahotsak jarriz, baina beste taldekideek ez, eta taldearena izan behar zena, Poch-ek bere izenez sinatuta irten 1984an. Baina multinazional gehienek ez zuten interesik, eta azkenean Epic-ek atera zuen, CBSren subsidiario batek, 1984an, "Poch se ha vuelto a equivocar" izenarekin.[1] Kritika eskasa izan zuen diskoak. "La Playa" udako abesti izateko aukera bazuen ere, arrakasta handirik ez zuen lortu. Diska honetako beste kantu batzuk "Como uña y carne" eta "El club de Herpes Viríticos" izan ziren.

1988an beste disko bat etorri zen (bere azkena): Nuevos sistemas para viajar[3] ("Viaje por países pequeños" edo "Jurelandia" bezelako kantuak argitaratu zekartzan). Urte haietan baita ere, "Ser o no ser" musikalean parte hartu zuen, "To be or not to be" eta "Dagas Hambrientas" kantuekin.[7]

1991an disko omenaldia egin zioten hainbat lagunek: El chico más pálido de la Playa de Gros. Poch, Derribos Arias eta La Banda Sin Futuroren abestiak moldatu zituzten honako taldeek: Fangoria, Gabinete Caligari, Siniestro Total, Los Enemigos, Negu Gorriak (euskaraz bertsio eginez Dios salve al Lendakari ereserkiari: Jainkoak gorde beza lehendakaria), La Frontera, Décima Víctima, Glutamato Ye-Ye. Karpeta ilustratua zeukan diskoak zeinean Ouka Lele argazkilariak eta El Hortelano margolariak kolaboratu zuten. Diskoaren irabaziak Poch-entzako laguntza izan ziren.[2]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

N-634[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Navidades radioactivas. (talde desberdinen gabon kanten bilduma, DRO, 1982). Kantu bat, Manzana sobre manzana, gaztelerazko Campana sobre campana gaiaren bertsioa.[8]
  • Punk Que? Punk (talde desberdinen bilduma, DRO, 1983). Bi kantu.

La Banda Sin Futuro[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Grabaciones Desinfectadas (Subterfuge Records, 1997; 1982an egindako bost kantu grabaketen bilduma).[9]

Ejecutivos Agresivos[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mari Pili (singlea, Hispavox, 1980).[10]

Derribos Arias[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Branquias bajo el agua (EP, Grabaciones Accidentales, GASA, GA-003, 1982).
  • A-Flúor (singlea, GASA, GA-006, 1982).
  • A-Flúor (maxi, GASA, GA-008 1982).
  • Aprenda alemán (singlea, GASA, GA-012, 1983).
  • En la guía, en el listín (album, GASA, GA-013, 1983).
  • Disco pocho (maxi, GASA, GA-024 1984).
  • Disco pocho (singlea, GASA, GA-025 1984).

Poch[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Poch se ha Vuelto a Equivocar (LP, Epic, 1985)
  • Como Uña y Carne (Singlea, Epic, 1985)
  • La Playa (Singlea, Epic, 1985)
  • Nuevos Sistemas Para Viajar (LP, GASA, 1988)
  • Viaje por países pequeños (singlea, GASA, 1988)
  • No tienes ni idea de qué hora es (singlea, GASA, 1988)[6]

Erretiratu ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El chico más pálido de la Playa de Gros (omenaldizkoa, hainbat taldek egina, LP bikoitza, GASA, 1991).
  • CD (Derribos Arias - Poch, bilduma, CD, GASA, 1996).
  • La centralita de información (Derribos Arias - Poch, bilduma, disko-liburua, DRO, 2001).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Rural, Álvaro Corazón. «Alejo Alberdi: «Estoy harto de la expresión “movida madrileña”; la explosión fue en todas partes»» Jot Down Cultural Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  2. a b Kynes, Dr. (viernes, enero 31, 2014). «Rayos C en la oscuridad: POCH, EL LEHENDAKARI DE LA MOVIDA» Rayos C en la oscuridad (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Diez años del inclasificable Poch» El Diario Vasco 2008-09-18 (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  4. (Gaztelaniaz) «Fallece Antxon Peón, activo músico en la época del 'Donosti Sound'» El Diario Vasco 2009-12-11 (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  5. (Gaztelaniaz) «Biografía de La Banda sin Futuro - La Fonoteca» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  6. a b c Poch: Marqués del Tendedero Alto y Bajo. El Mercurio Digital (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  7. «DERRIBOS ARIAS.» www.lafactoriadelritmo.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-28).
  8. Marlen, Adiós Lili. (2008-12-24). «Adiós Lili Marleen: Navidades radioactivas» Adiós Lili Marleen (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  9. (Gaztelaniaz) «LaFonoteca, Disco: Grabaciones Desinfectadas» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  10. (Gaztelaniaz) «Discografía de Ejecutivos Agresivos Música Española» lafonoteca.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]