Podeonius acuticornis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Podeonius acuticornis
Iraute egoera

Galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaPodeonius
Espeziea Podeonius acuticornis
[[|]]

Podeonius acuticornis Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Ernst Friedrich Germarek 1824an deskribatu zuena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia da (7-9 mm), beltza dirdai urdinxkekin. Antena sendoak, luzeak, eta zerratuak hirugarren antenomerotik aurrera, batez ere arrengan. Bigarren antenomeroa oso motza eta zeharkakoa da. Hirugarren tartsomeroek hodi formako luzakin menbranosoak dauzkate.[2]

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hostozabal zaharren zuloetan bizi da, eta usteldura hezeak nahiago ditu lehorrak baino. Euskal Herrian harizti (Quercus robur, Quercus petraea) eta pagadietan atzeman da.[2] Askotan Ischnodes sanguinicollis-ekin batera agertzen da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larbak haragijaleak dira.[2]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko eta erdialdeko Europan, eta Asia Txikian banaturik dago. Oso urria da banaketa-eremu osoan.[2] Berriki populazio oparo bat atzeman da Grésigneko oihanean (Tarn, Okzitania).[3] Nafarroa Garaiko bi lekutan aurkitu da: Bertizko jaurerrian eta Garraldan.[2]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IUCNren Zerrenda Gorrian galzoriko espezietzat hartua da.[4] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ere jasorik dago, kaltebera kategorian.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Podeonius acuticornis (Germar, 1824). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  2. a b c d e Recalde Irurzun, Jose Ignacio; San Martín Moreno, Antonio Fermín; Pérez-Moreno, Ignacio. Presencia de Ampedus brunnicornis Germar, 1844 en la Península Ibérica y nuevos datos sobre elatéridos de cavidades y podredumbres internas de las frondosas(Coleoptera: Elateridae).. Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), nº 47 (2010) : 301‒306, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  3. Gouix, Nicolas; Valladares, Lionel eta Brustel, Hervé. Nouvelles observations de Podeonius acuticornis (Germar, 1824) en France (Coleoptera, Elateridae, Physorrhininae). Bulletin de la Société entomologique de France Année 2008, 113 (2), 231-237, persee.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  4. Méndez, M.; Dodelin, J.; Petrakis, P.; Schlaghamersky, J. eta Nardi, G.. Podeonius acuticornis. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157542A5092169 (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  5. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]