Garralda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garralda

 Nafarroa

Garraldako armarria

Izen ofiziala Garralda
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Aezkoa
Alkatea Alejandro Beltzuntze Lerindegi (Indep.)
Herritarra garraldar
Koordenatuak 42°56′53″N 1°17′11″W / 42.94806°N 1.28639°W / 42.94806; -1.28639Koordenatuak: 42°56′53″N 1°17′11″W / 42.94806°N 1.28639°W / 42.94806; -1.28639

Navarra - Mapa municipal Garralda.svg

Eremua 21,2 km2
Garaiera 843 m
Distantzia 50 km Iruñera
Posta kodea 31692
Biztanleria 191 bizt (2010)
Dentsitatea 9,01 bizt/km²

Garralda Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Aezkoa Ibarreko herririk mendebaldekoena eta bigarren populatuena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 203 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokalekua

Garralda Zangozako merindadeko udalerria da. NA-140 errepideak udalerria hegoaldetik zeharkatzen du Auritz eta Aribe bitartean. Garraldako kalerik garrantzitsuenak Iberreka kalea, Antonio Arostegi kalea, eta Eskortealdeko kalea dira. Urrobi eta Irati ibaien isurialdeak lotzen dituen korridorean kokatzen da.

Garraldak Orbaizetarekin egiten du muga iparraldean, Aria eta Ariberekin ekialdean, Auritzekin mendebaldean, eta Artzibar eta Orotz-Betelurekin hegoaldean.

[aldatu] Klima eta landaredia

Udalerriak klima atlantikoa du, hotza eta euritsua. Herriko gunerik altuenetan elurrak hilabete asko irauten du. Urteko batez besteko balioak aldakorrak dira kokalekua eta altueraren arabera, baina batez beste honako hauek dira: prezipitazioak 1.600-2.000mm eta tenperatura 7 eta 9 gradu bitartekoa. Urteroko egun euritsuak 130 inguru izaten dira.

Garraldako berezko landaredia pagadiek (basoen %61,5) eta hariztiek (basoen %29,5) osatzen dute. Pagadiak Artziko mendilerroaren iparraldean daude, eta hariztiak Garraldaren hegoaldean eta hego-ekialdean. Birlandatutako pinuen azalera nahiko txikia da, zuhaitz azalera guztiaren %2,4 baino ez.

[aldatu] Historia

Herriak itxura aldatu du XIX. mendeko gerretan izandako suteen ondorioz: 1795, 1834, 1835, baina batez ere 1898. urteko sutearen ondorioz, orduan herri osoa kiskali baitzen.

Eskualdeko herri tipikoa zen, gaineko aldean eliza gotikoa zuena, eta, diotenez, Otsagabira heldu bitartean aurkitu ahal zen "hoberena". Zenbait etxe berreraiki egin ziren, eta haien artean leku gehiago utzi zen; horregatik, ibarreko beste herriek baino itxura zabalagoa erakusten du.

[aldatu] Demografia

Garraldako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
543 462 412 447 428 437 434 399 317 280 245 200 195

2008ko erroldaren arabera, zortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,98 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Politika

[aldatu] Udaletxea

Udaletxea eraikin moderno eta askea da. Mendi baten maldan eraikia dago eta bi solairuko harrizko egitura du. Bost arkuz osatutako atari zabala dauka eta lehen solairuan balkoi handi bat. Balkoiaren gainean harriz eginiko udal armarria dago. Hirugarren solairuan ganbara dago, bertan leiho txikiak eta erlojua daude.

  • HELBIDEA: Petra Machin kalea z/g

[aldatu] Udal hauteskundeak

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Garraldan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[1].

2011n egoera errepikatu egin zen; Alejandro Beltzuntze Lerindegik jarduneko alkate lanean segitu zuen[2].

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Alejandro Beltzuntze Lerindegi Indep.
2007-2011 Alejandro Beltzuntze Lerindegi Jardunean
2011- Alejandro Beltzuntze Lerindegi Jardunean

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

[aldatu] Autobuses Artieda

Autobuses Artieda autobus konpainiak Garralda Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Condaren lineak

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Euskararen Foru Legea

Garralda Aezkoako lau herri euskaldunenen artean dugu, Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Garralda gune euskaldunean dago. 2001ean egindako inkestaren arabera, herriko euskal hiztunak %30 inguru ziren.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

  • Herriko festak irailaren lehenengo asteburuan ospatzen dira.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Herriaren ondoan Arrigorri haitza dago, behatoki eder bat duena (Ariztokia/Arrigorri). Bertan izan ziren burdin meategien ustiapenagatik izan dezake izen hori. Bertatik, Beteluko hariztia, Aribe, Aezkoako Ibarraren zati zabala, Pirinioetako tontorrak eta Irati ibaiaren Ibarra (iparretik hegoaldera) ikusten dira. Hegaztiak, sai-arreak bereziki, begiztatzeko leku ederra da.
  • S. Juan Evangelista eliza: Neogotiko landatar estilokoa, 1912-14 urteen bitartean egin zen. 1898an herria erre ondoren, eliza gotikoa berriztatu egin zen, herritarren arteko liskarrak liskar, Arostegi Jaunak, herria berreraikitzen asko lagundu zuen indianoak, errepide ondoan dagoen eliza egiten lagundu zuen: zaharra bota zen haren harriaz baliatzeko, eta eliza zegoen lursailean gaur egun hilerria dago.
  • Gurutzea: Modernoa da, 1929. urtekoa, eta oinarria erromanikoa du. Jatorrizkoa Konbentzio gerran suntsitu zuten.
  • Leizea: Kutxategileen leizea, ezpel zuhaixkaz inguratua, ezpel goilarak egiten hasi ziren lekua.
  • Trikuharriak: Etxoltxarraldea I (egoera onean) eta Etxoltxarraldea II (egoera txarrean).
  • Iturriak:

- Iturrialdea: Erdi Aroko iturria, herriaren iparraldean, herriko zaharrena da. - Arostegi Iturria: sutearen ondoren herria berreraikitzen lagundu zuenaren omenez egina.

[aldatu] Garraldar ospetsuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak