Poesia errotua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dionisio Ridruejo.
Pedro Laín Entralgo.

Poesia errotua (gaztelaniaz: Poesía arraigada) Espainiako 1936-1939ko gerraondorengo lehen belaunaldiko idazle batzuek landutako poesia joera bat izan zen. Klasizismoan oinarritutako poesia zen. Frankismok poesia honen alde jokatu zuen zeren eta margotzen zuen errealitatea golpisteen garaipenaren adierazpena baitzen.

Idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraondorengo poeta askok landu zuten poesia mota hau nahiz eta, zenbait kasutan, desegainua ezagutu zuten, esaterako Ridruejo, Panero eta Rosales, eta beste poesia estiloak garatu zituzten. Honea hemen poeta errotuen arteko ezagunenak:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia errotuaren definizioa Dámaso Alonso kritikoa sortu zuen, batez ere Damaso k berak defenditzen zuen Poesia deserrotuaren infrentzua moduan. Gerra Zibliaren ondoren Espainiako kultura bi aldetan zatitu zen: garaituak eta galtzaileak. Garaileek, hau da, Frankoren aldekoek, oreka bilatzen zuen horrelako poesia tradizionala eta baikorra bultzatu zuten. Idazle hauentzat munduak koerentzia handia erakusten du. 1940an Escorial aldizkaria sortu zen eta bertan idazle falangistek bat egin zuten: Dionisio Ridruejo, Luis Rosales, Leopoldo Panero, Luis Felipe Vivanco, Pedro Laín Entralgo saiakeragilea.

Hiru urte geroago, 1943an, José García Nieto idazleak Garcilaso sortu zuen, hau ere poesia errotuarena. García soldadu-poetaren irudia aldarrikatzen zuen. Poeta hauen artean batzuk "juventud creadora" (gazteria sortzailea) etiketa sortu zuten eta Garcilason argitaratzen zuten. Idazle hauei garcilasistak deitzen zieten. Idazle hauek errealitatearen alde negatiboak eta kritikoak baztertzen zituzten. Haientzat Garcilaso de la Vega poeta gerra ondorengo bakea eta oreka errepresentatzen zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahapaldi klasikoen aldeko jarrera: sonetoak, hiruko nagusiak, …
  • Gaiak ere oso klasikoak ziren: maitasuna, paisaia, edertasuna, e.a.
  • Jaungoikoaren ikuspegi positiboa: gizakiaren alde dago eta munduan perfekzioa eta ordena ezartzen du.
  • Errealitatetik urruntzen ziren; ez zegoen inongo gizartearekiko inongo konpromezua.
  • Betiko baloreen aldeko laudorioa.
  • Uneko errealitatearekin erosotasuna, konformismoa.

Poesia deserrotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu honekin oso kritikoak ziren idazleek Poesia deserrotua bultzatu zuten, bereziki Blas de Otero, Angela Figuera eta Dámaso Alonso.[1][2] Espadaña zen haien aldizkaria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]