Blas de Otero
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1916ko martxoaren 15a | |
| Bilbo (Bizkaia) | ||
| Hil | 1979ko ekainaren 29a | |
| Majadahonda (Espainia) | ||
Blas de Otero (Bilbo, Bizkaia, 1916ko martxoaren 15a - Majadahonda, Espainia, 1979ko ekainaren 29a) gaztelaniaz idatzi zuen olerkari bizkaitarra izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Bilboko Hurtado Amezaga kalean jaio zen. María de Maeztu bertako ikastetxean ikasi zuen. Hamar urterekin, Madrila bizitzera joan zen familia, eta bertan hasi zituen zuzenbide ikasketak, 1931an. Bilbora itzuli ziren, eta bertan karrerarekin segitu zuen, Zaragozan amaituko zuena 1935ean. Erlijioaren inguruan bizitza intentsua eduki zuen urte haietan, Espainiako Gerra Zibilarenak hain justu.
1945ean krisialdi depresiboa jasan zuen, eta Usurbilen egon zen ingresatuta hori dela eta. Orduan hasiko zen poesia idazten, terapia moduan edo. 1956an Bartzelonara joan zen bizitzera, eta handik aurrera hasi zen sariak lortzen: 1958an Espainiako Kritika Saria Ancia liburuarekin eta Fastenrath Saria 1961an. 1959an argitaratu zuen Parisen Parler clair, En castellano ("Gaztelaniaz") liburuaren itzulpena, Espainian zentsuratuta izan ostean. Sasoi hartan, bidaiak egin zituen SESBera, Txinara eta Kubara. Francoren erregimenaren aurka kokatu zen etengabean.
1979ko ekainaren 29an Majadahondan (Madril) hil zen arte.
[aldatu] Lanak
Hasierako olerki liburuetan erlijio kezka antzematen zaio, San Juan de la Cruz-en eraginpean eta metafisikaren inguruan. Ondoren, gizarte gaiekin kezkatua zen, eta bere poesia jende guztiari helarazten saiatu zen. Hitzaren eta gizarte borrokaren arteko oreka bat bilatu nahian idatzi zituen.
Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala deitu mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat Espainian. Oterok harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti izan zuen adiskide handia. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.
- Cántico espiritual (1942)
- Angel fieramente humano (1950)
- Redoble de conciencia (1951)
- Pido la paz y la palabra (1955)
- Ancia (1958)
- En castellano (1959)
- Que trata de España (1964)
- A modo de antología (1969)
- Historias fingidas y verdaderas" (1970)
- Todos mis sonetos (1977)
- Hojas de Madrid con La Galerna (2010)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Blas de Otero Fundazioa
- Zurgai aldizkariaren lehenengo monografikoa.
- Zurgai aldizkariaren bigarren monografikoa.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.